Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2013-2014 ikasturteko matricula ordaintzeko zailtazuna

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/18

2014ko ekainaren 5ean, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu ditu bat-batean sortutako arazo ekonomikoen ondorioz edo unibertsitate ikasketak hasi ondoren denboran zehar dirauten arazoen ondorioz 2013/2014 ikasturteko matrikula ordaintzeko zailtasuna daukaten UPV/EHUko ikasleei bueltatu beharreko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak.

Laguntza hori eskuratu ahal izateko, ikaslea lizentziaturako edo diplomaturako ikasketak (desagertzeko bidean), graduko ikasketak, diplomaturatik gradura egokitzeko ikasketak edo lanbiderako ahalmena edo orientazioa duten unibertsitate masterrak egiten egon beharko da.

Laguntza hauek eskuratzeko baldintzak: ikaslearen egoera ekonomikoa nabarmen aldatu izana ikasturtearen hasieratik edo egoera ekonomikoak denboran irautea; 2013/14 ikasturtean bestelako diru laguntzarik ez izatea; eta unibertsitateko titulurik ez izatea, ez bada gradura egokitzeko ikasketak edo aipatutako masterrak egiten ari dela. Bat-batean sortutako arazo ekonomikotzat hartuko da familiako sostengatzaile nagusia hil izana, langabezian geratu izana edo nahitaezko erretiroa hartu behar izana pertsona horrek. Bestalde, arazo ekonomikoak denboran dirauela ulertuko da, unibertsitate ikasketak hasi ondoren eta bat-batean sortutako arazo ekonomikoa izanik, egoerak hobera egin ez duenean hurrengo ikasturtean.

Laguntza bueltatzeko era onuradunaren eta UPV/EHUren artean adostuko dute: aukera bat izango da laguntza guztia dirutan itzultzea; bestela, zati bat, unibertsitatearen mesederako izango diren jarduerak eginez ere bueltatu ahal izango du.

OHARRA: Laguntza hauek eskatzeko epea 2014ko ekainaren 27an BUKATUKO DA.