Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Geoinformatika "Hondar Kutxa"

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/09

caja de arena

 

Fátima Saizek zur eta lur utzi gintuen denok, aurkeztu duen gradu amaierako proiektuaren parte den Hondar Kutxarekin. Hauxe da GRALaren izenburua:

APLICACIONES DE LOS LENGUAJES DE PROGRAMACIÓN A LA INTELIGENCIA ARTIFICIAL, LOS CÁLCULOS GEOFÍSICOS COMPLEJOS Y LA REALIDAD AUMENTADA.

Azken urte hauetan aurrera egin da Ingeniaritza geodesikoaren, topografikoaren eta fotogrametrikoaren ezagutza arloan. Nabarmentzekoa da arlo horiek guztiek lotura dutela informatikarekin, zeina aurrera egiten ari baita XX. mendearen amaieratik. Esparru hauetan guztietan, esaterako kartografian, geodesian, teledetekzioan eta fotogrametrian, programatu daitezkeen prozesu batzuk exekutatzen dira.

Lehen esperimentua ikuspegi didaktiko batean oinarritu da; hain zuzen ere, Xbox-en Kinect-aren potentzialtasuna hondar kutxa batekin, proiektore batekin eta C++ programazioarekin konbinatu da, eta, horrela, azken produktua lortu da, kontzeptu hidrologikoak, geografikoak eta geologikoak modu ludikoan irakasten dituena.