Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ceramic Drawing 2023 Taipei artelan berria inauguratu ditugu

Ceramic Drawing 2023 - Taipei

Lan honetan, Ceramic Drawing 2023.Calais-en bezala, obraren hizkuntzak sistema bisualak hautemango dituen koloreak zehazten ditu: obraren poligono bakoitzak kolore solido bakarra du. Alde batetik, azuleju bakoitzaren egitura erregular geometrikoak arte islamiarraren tradiziotik hartzen du inspirazioa. Bestalde, kolore geometriko sendoak dituen arte islamiarreko lengoaia honek zeramika-arte erromatarraren helburu adierazgarria ezartzen du. Helburua inguratzen gaituen mundua irudikatzea da. Hauek dira artelan honetan aztertutako lau elementuak: gardenak ez diren poligonoen bidezko gardentasuna, argi-iturriak eta espazioan duten barreiadura, espazio tridimentsionalaren sakontasuna bi dimentsioko mosaiko batean, eta naturako formen irudikapena poligonoen bidez.