Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Eguzki Sukalde Eguna

Lehenengo argitaratze data: 2014/05/15

Ezagutu Eguzki Energia! eta gozatu pintxoak!

Maiatzak 15, osteguna, 11:00-15:00

Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako atzeko atean

Ostegun honetan gozatu hitzazu Arabako osagai ekologikoz egindako eta eguzki argiz egositako pintxoak, Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan.

Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren "Lankidetzarako eta Giza Garapenerako Teknologien ezagutza ikastaroa" burutu ostean, bertan parte hartu duten ikasleek teoria praktikan jartzea erabaki dute. Kurtsoan zehar, Nazioarteko Lankidetzaren garapena, Garapenerako Hezkuntza, Generoaren ikuspuntua, Teknologia Egokiak, Elikadura Subiranotasuna, Gobernantza eredu berriak, Zerbitzu Soziala... landu zituzten.

Eta kurtsoa burutu ostean ekintza praktiko bat egitea erabaki dute, era honetan beste garapen eredu jasangarri eta justuago bat lantzeko helburuarekin. Horretarako "Teknologia Egokien" printzipiopean diseinaturiko Eguzki Sukalde baten bidez, Arabako nekazarien lehengai ekologikoak hartu, eta pintxo eder bilakatuko dituzte datorren ostegunean MAIATZAK 15, goizeko 11:00etatik eguerdiko 15:00ak arte.

Lan taldea, ikasle, irakasle eta sukaldari batek osatzen dute, eta EHUko Lankidetza Bulegoak, Mugarik Gabeko Ingeniaritzak eta Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak babesten dute ekintza. Eta ahal duenak, pintxo eta azalpenen trukean, ikasleentzat 1,5 euro emateko aukera izango du, era boluntarioan, eta lorturiko diruaz beraien eguzki sukaldea erosteko asmoa dute, taldeko ekonomia bati sorrera emanaz.

Zatozte bada ostegun eguerdian Eguzki Energiaren printzipioak ezagutzera, bertako ikasleek azalduta, eta hamaiketakoa egitera!