Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Miranda de Ebroko Orientazio Azoka

Miranda de Ebroko Orientazio Azoka

Miranda de Ebroko Orientazio Azoka

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak Expouniversitas SSCC Miranda de Ebroren XI. edizioan parte hartu du.

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak Expouniversitas SSCC Miranda de Ebroren XI. edizioan parte hartu du.

Ikasleentzako orientazio azoka horretan, 35 erakusmahai egon dira eta, horien artean, Ruper Delgado eta Iñaki Ochoa, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako ordezkariak.

400 ikasle bisitari baino gehiago izan ziren bertan, eta Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua eta Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua ezagutu zituzten.

Bigarren Hezkuntzako eta Goi mailako Graduetako ikasleek une oro erakutsi zuten arreta eta interesa; Miranda de Ebrotik ez ezik, mugakide diren beste herrialde batzuetatik ere bazetozen ikasle horiek, besteak beste, Villarcayo, Medina de pomar, Villasana eta Briviesca udalerrietatik.