Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gasteizko Ingeniaritza Eskolako graduazio-ekitaldia

Graduazio Ekitaldia 2022-23

 

Atzo, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako graduazio-ekitaldia izan zen. Hainbat urteko ahaleginaren ondoren, iazko ikasturtean graduatu diren 75 ikaslek beren arrakasta ospatu zuten euren familiekin batera. Ekitaldiak Eva Ferreira errektorea buru izan zuen, Zuriñe Gómez de Balugera Ingeniaritza Eskolako Zuzendari anderea, Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaria; Saray Zárate, Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako Foru Diputatua; eta Zuriñe Elordi, Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko zuzendariarekin batera. SAS-Automotive enpresako Giza Baliabideetako Gerentea, Itxaso Fernándezek, praktika currikularrak garatzen laguntzeagatik saria jaso zuen. Azkenik, AMVISAko Gerente Batxi Aranburu jaunak uraren arloko GrAL onenaren saria banatu zuen. Gure zorionik zintzoena guztiei!