Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bi jardunaldi tekniko

Daisalux enpresaK eskaini zuen

Lehenengo argitaratze data: 2013/10/09

Irailaren 19an eta 26an prestakuntzako bi jardunaldi tekniko eskaini zituen Daisalux enpresak; Daisalux larrialdi, seinaleztatze eta balizatze argiztapena diseinatzen, ekoizten eta merkaturatzen jarduten den enpresa da, eta Gasteizen du egoitza.

 

Jardunaldietan David Pérez de Albéniz jaunak egin zituen irakasle lanak; Daisalux enpresako aholkulari teknikoa, ingeniari tekniko industriala eta eskolako ikasle ohia da Pérez de Albéniz.

Jardunaldiaren edukia honako hau izan da:

1. jardunaldia (2 ordu)

Larrialdi argiztapenari buruzko legedia

  • Efizientzia energetikoari buruzko legedia larrialdi argiztapenean.
  • Teknologia berriak.

 

2. jardunaldia (2 ordu)

  • Saio praktikoa, kalkulu softwarearekin (DAISA 5)
  • Jardunaldiak Ingeniaritza Elektrikoko Sail Atalak antolatu ditu.
  • Ataleko hainbat irakasle eta espezialitate elektrikoko 3. eta 4. mailako ikasleek hartu zuten parte.