Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Enpresetako praktikek eta atzerriko unibertsitateekin egiten diren truke akademikoek hobetu egiten dute

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/09

Unibertsitateko eredu berriak helburu du, batetik, ikasketak benetako bizitzara eramatea eta, bestetik, ikasleak beste herrialde eta kultura batzuetara hurbilaraztea. Hori lortzen da enpresetako praktiken bidez eta beste herrialdeetako unibertsitateekin trukeak eginez.

Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako Graduko titulazioak enpresetan egiteko 25 praktika sinatu ditu, 2013-2014 ikasturtean, erakundeekin edota enpresekin. Hona horietako batzuk: Gasteizko Udala, Geograma S. L., Enklabe Kooperatiba Sozietate Txikia, Laukiz S.L.Airstudio Geoinformation Technologies S. Coop. eta Digital Ingeniería y Gestión S.L. Azpimarratzekoa da gradu hori hirugarren tokian dagoela Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak sinatutako praktika kopuruari dagokionez.

Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako Graduko 12 ikaslek parte hartu dute beste herrialdeetako unibertsitateekin egindako ikasle trukeren batean. Zehazki, 6k parte hartu dute ERASMUS-EUROPA programan, 3k AMÉRICA LATINA programan eta beste 3k TITULAZIO BIKOITZA egin dute Txileko Santiagoko Unibertsitatean.

Labur bilduta, graduko azken mailan 114 ikasle matrikulatuta daudela kontuan hartuta, atsegin handiz esan ahal dugu hiru ikasletik batek enpresako praktika bat edo atzerriko unibertsitate batekin trukea egin duela.