Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Alajuelako Unibertsitate Teknikoko (Costa Rica) irakasleek Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola (IUE) bisitatu dute

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/23

Marvin Segura Trejos ikasketa horien zuzendaria da, ingeniaritza elektromekanikoan diplomaduna. Oscar Quirós Morera ingeniaritza elektromekanikoko batxilergoaren zuzendaria da. Manuel Río, neumatika, hidraulika eta zirkuituen irakaslea da Unibertsitate Tekniko Nazionalaren Egoitza Nagusian (Alajuela, Costa Rica)

IUEko instalazioak eta laborategiak ikusteko eta harreman berriei ekiteko etorri ziren. Gure esperientzia ezagutuz, beraiena aberastu nahi zuten, baita alderantziz ere. 2000 m2 inguru dituen eraikin berri bat egiten ari dira Costa Ricako unibertsitatean, bertan laborategiak jartzeko. SMC bidez jarri ziren harremanetan eta EUIrenak bezalako bi zelula malgu saldu zitzaizkien.