Breadcrumb

Eduki publikatzailea

TANDEM! Parte hartu hizkuntza trukean

Programa TANDEM!

Hizkuntza desberdinetako pertsonen artean hizkuntza- eta kultura-ezagutzak trukatzeko doako zerbitzua aurkezten dugu.

Sistema honi esker, UPV/EHUko Estatuko eta nazioarteko ikasleek harremanetan jarriko ditugu hizkuntzak ikasteko prozesua osatu, ahozko adierazpena hobetuz eta kultura arteko gaitasunak garatzeko.

Horretarako, EHU-k parte hartu nahi duten pertsonak harremanetan, jarriko ditugu eta beraiek antolatuko dituzte beren topaketak.

Programaren helburua beste hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera ematea da, hizkuntza bat menderatzen duten eta beren ezagutzak partekatu nahi dituzten pertsonak beren intereseko beste hizkuntza bateko hiztunekin harremanetan jarriz; aldi berean, kulturarteko gaitasunak garatuko dituzte.

BALDINTZAK: Hizkuntza-trukean parte hartzeko, ezinbestekoa da EHUko graduko edo graduondoko ikaslea izatea.

Nola har dezakezu parte? Hizkuntza trukea egin nahi baduzu, izena emateko orria esteka honen bitartez bete behar duzu zure datuekin, zure profila sortu ahal izateko.

Zure hizkuntza-beharrekin bateragarria den pertsona bat aurkitzen dugunean, biekin jarriko gara harremanetan posta elektronikoaren bidez, eta beste pertsonaren harremanetarako datuak (helbide elektronikoa eta telefonoa) emango dizkizuegu Tandema egiteko. Une horretatik aurrera, zuek jarri behar duzue harremanetan elkarrekin, eta zuen topaketak adostu.

Ikasturtearen bi unetan eman dezakezu izena: Irailean eta otsailean

Informazio gehiago behar izan ezkero web gune honetan aurkituko duzu Hizkuntza tandema