Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2014-2015 ikasturtean berdinen arteko tutoretza-planean

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/03

2014-2015 ikasturtean berdinen arteko tutoretza-planean parte hartzeko ikasleak hautatzeko deialdia martxan jarri da.

Berdinen arteko tutoretza programa honekin, UPV/EHUk lortu nahi duena da unibertsitatean sartu eta lehenengo mailan dabiltzan ikasleen premiei arreta eskaintzea. Beraz, tutoretza plan bat abian jartzea da asmoa, ikasle berriengan sumatzen ditugun egokitzapen premiak asetzeko eta ikasle horiek akademikoki, gizarteari begira eta pertsonalki bertan txertatzeko egin behar duten bidea errazteko. Horretarako, goragoko mailetako ikaskideek daukaten esperientzia baliatuko da.
Horretaz gain, UPV/EHUren Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak aitortuko dizkie ikasle tutoreei, gehienez, 3 ECTS hautazko kreditu, tutoretza eta laguntze ekintzetan izandako parte hartzearengatik, baliozkotutako kredituak beren espedientean jaso daitezen, ordaindu beharreko prezio publikoak ordaindu eta gero.
Deialdiaren oinarriak (pdf, 169KB), eskaera-orria (pdf, 231KB), eta informazio guztia eskolako webgunean eta ikasle-atarian.