Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia Hitzaldia

INGENIARITZAN BEHARREZKOAK DIREN ZEHARKAKO GAITASUNEI BURUZKO MINTEGIAK

Irudia


Ingeniariek ikasketa planetako irakasgaiei esker lortzen dituzte prestakuntza teorikoa eta praktikoa, baina hainbat gaitasun, trebetasun, abilezia eta jarrera ere garatu behar dituzte geroan profesional arrakastatsuak izango badira.

Hori dela eta, Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak, jakinik zer garrantzitsua den gure tituludunentzat prestakuntza integrala, mintegi ziklo bat antolatuko du, 2 orduko iraupenekoa. Helburua da zeharkako gaitasunak garatzea: ahozko eta idatzizko komunikazioak, ahozko aurkezpenak nola egin, talde lana, pertsonen arteko harremanen kudeaketa, gatazkak nola konpondu, lidergoa, sormenaren garapena, etab. Enpresek adierazi digutenez, aipatutako gaitasunak garrantzi handikoak dira ingeniarientzat.

Hortaz, lehen mintegian parte hartzera gonbidatzen zaitugu, oso garrantzitsua izango baita hurrengoen testuinguruan behar bezala kokatzeko:

Izenburua: Competencias transversales demandadas en ingeniería. La importancia de la Inteligencia Emocional en su desarrollo.
Data: 2017ko martxoaren 31.
Eskolako S2 ikasgela (beheko sotoa)
Ordua: 12:00etan
Irakaslea: Xabi Sancho
Hartzaileak: Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako ikasleak
Apuntatzeko: l.herran@ehu.eus