Breadcrumb

Aula SMC INTERNATIONAL TRAINING

SMC INTERNATIONAL TRAINING gela

Irudia

Gasteizko Ingeniaritza Eskolak SMC ESPAÑA SAU enpresarekin (International Training saila) duen harreman estuaren ondorioz, SMC INTERNATIONAL TRAINING Enpresa Gela abiatu da, SMC Gela izenekoa, UPV/EHUren eta SMC International Training sailak sinatutako zientzia, teknologia eta hezkuntza arloetako hitzarmen baten bidez –2003ko azaroaren 28an sinatu eta 2022ko irailaren 9an berritu zuten–.

  • Gelan honako teknologia hauek erabiltzen dira:
  • Pneumatikoa, hidraulikoa, hutsekoa, sentsoreak
  • Kontrolagailu programagarriak, prozesu jarraituak, mugimenduaren kontrola
  • Robotika, ikusmen artifiziala, komunikazio industrialak, SCADA
  • ERP eta Manufacturing Execution Systems (MES)
  • Industria 4.0

Gelak honako jardun eremu hauek ditu:

  • Ekipamendua gai honekin lotuta ikastegian ematen diren titulazioetako praktiketarako erabiltzea, baita GRAL, MAL, ikerketa proiektuak eta ikastegiko jarduerekin lotutako edozein jarduera egiteko ere.
  • Irakasleentzako prestakuntza moduluak egitea, ahalik eta ondoen erabil ditzaten.
  • UPV/EHUrekin lankidetzan aritzea hezkuntzako garapen teknologikoetan.

Harremanetarako

Teodoro Rico <teodoro.rico@ehu.eus>