Breadcrumb

¿Quieres crear un Aula Universidad Empresa?

Enpresa Unibertsitate Gela sortu nahi duzu?

Gasteizko Ingeniaritza Eskola hainbat enpresarekin lanean ari da gaur egun unibertsitate-enpresa gela berriak sortzeko.

Eskola –bere sailen bitartez– eta enpresak, bai ikerketarekin, garapen teknologikoarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten jardueretan, bai prestakuntzarekin lotutako guztian (dela etorkizuneko ikertzaileena, dela enpresetako langileen birziklatzearekin eta etengabeko prestakuntzarekin zerikusia duten jardueretan) lankidetzan aritzeko tresna eraginkorrak dira enpresa gela horiek.

Horregatik, epe laburrean, Eskolako enpresa gelen eskaintza handitzea espero dugu.

Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Enpresa Unibertsitate Gelak ikastetxean bertan kokatutako abangoardiako espazio fisikoak dira, I+G+b-ko jarduerak sustatzeko erakunde laguntzaileek sortuak eta finantzatuak. Gela horiek UPV/EHUko Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea (UES) ikasgelen esparru orokorrean integratzen dira erabat, ehun sozioekonomikoarekin loturak estutzeko sortutako lankidetza estrategikoko eredu batean. Aliantza horren bidez, ikasleek eta ikertzaileek baterako proiektuak, gradu amaierako lanak edo masterrak eta sektorearen benetako eskaeretara egokitutako prestakuntza teknologikoak garatzen dituzte, ezagutzaren transferentzia, berrikuntza irekia eta laneratzea bultzatuz.

Araudi erregulatzailea, lankidetza-modalitateak eta programa honek erakunde-mailan dituen baldintza orokorrak zehatz-mehatz ezagutzeko, UPV/EHUko Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea ikasgelen espazio ofiziala kontsulta daiteke.