Breadcrumb

Acceso con estudios universitarios iniciados

Unibertsitateko ikasketak hasitarekin sartzea

a) Unibertsitateko ikasketa ofizialak hasita izanik ikasketa horietan jarraitu
edo unibertsitateko beste ikasketa ofizial batzuk hasi nahi dituzten ikasleak
(lekualdaketak). Bi aukera dituzte:
1. Eskaria egitea ikasle berri gisa, unibertsitatera sartzeko proban edo parekoan
lortutako kalifikazioarekin: eskaria online baino ez da egingo, EHUren
webgunearen bidez, eta epe bakarra egongo da, 2026ko ekainaren 11tik 30era
arte,
egun biak barne.
2. Eskaria egitea beste unibertsitate batetik ikasketa partzialak eginda eta/edo
Espainian unibertsitate ikasketa ofizialak eginda datorren ikasle gisa, edo
EHUn beste ikasketa batzuk eginda datorren ikasle gisa: eskaria kasuan kasuko
ikastegiko idazkaritzan aurkeztuko da 2026ko ekainaren 11tik 30era bitartean.
b) Unibertsitate ikasketak atzerrian hasita dituzten ikasleak: baliozkotu edo
aitortu ahal bazaizkie gutxienez 30 kreditu, eskaria aurkeztuko dute, eskatzen
diren agiriekin batera, matrikula egin nahi duten ikastegiko idazkaritzan 2026ko
ekainaren 11tik 30era
bitartean.
c) EHUn hasitako ikasketak egiten jarraitu nahi duten ikasleak: eskaria ikastegiko
idazkaritzan aurkeztuko dute 2026ko ekainaren 11tik 30era bitartean.
d) Kirol arrazoien ondorioz bizilekuz aldatu beharra izan duten goi mailako eta
errendimendu handiko kirolariek, bizileku berrian euren ikasketekin jarraitu nahi
badute, ikastegiko idazkaritzan aurkeztuko dute eskaria 2026ko ekainaren 11tik
30era
bitartean.

 

Eskaera egiteko epea

Ikusi  ikasturteko data garrantzitsuen taula.

Eskaria posta elektronikoz bidal daiteke (secretaria.ei-vi@ehu.eus) edo idazkaritzan aurkeztu, horretarako zehaztutako epean.