Breadcrumb

laboratorio virtual normativa

Fabrikazioko Laborategi Birtuala. Erabilera arauak

Nola parte hartu

Zerbitzu berri bat eskaini nahi dut edo dagoen beste baten eskaintza zabaldu?

PDI, TEKAZEL edo ikasleak bazara eta zerbitzuren bat baduzu komunitate honi eskaintzeko, sinergiak eta teknologiaren erabilera adimentsua bilatuz, jar zaitez harremanetan FLBko koordinatzailearekin, konta iezaiozu zeure ideia eta orientazioa emango dizu ereduzko gidoi bati jarraituko dion zerbitzu bat presta dezazun (dagoeneko eskura dituzuen antzekoa). Egiaztatu ondoren, webgunera igoko da, gainerako pertsonek erabil dezaten.

Astean pare bat ordu izan beharko zenituzke beste lankide batzuek zerbitzu hori erabili ahal izateko. Lan beharrak direla medio, zerbitzua aktibo mantendu edo ez izateko aukera dago.

Zerbitzu bat edo gehiago erabili nahi ditut?

Lehenengo eta behin, irakurri arauak, FLB zertan datzan jakin dezazun.

Berrikusi zerbitzuan egon daitezkeen bideoak eta azalpenak, aurkitu nahi duzun zerbitzua hori dela egiaztatzeko

Ziurtatu zerbitzua erabiltzeko behar den materiala baduzula (eskaneatze bat bada, pieza baduzula, dimentsioak betetzen badituela; inprimaketa bat bada, fitxategia inprimatzeko formatu egokian baduzula,…).

Egiaztatu ordu tarterik baduzula, eta saia zaitez zerbitzu bakoitzaren arduradunak proposatzen dizun tartean egiten. Zerbitzu boluntario eta altruista da, eta, beraz, funtsezkoa da zerbitzua behar bezala erabiltzea guztiok ahaleginari etekina atera diezaiogun. Ezinezkoa bada, jakinaraz ezazu eskarian, agian beste ordutegi bat bilatu ahal izango da.

Egiaztatu azken produktua bilatzen ari zinena dela, bai eta eskainitako irteera formatua ere.

Teknologiak erabiltzeko zerbitzu bat da, ez du barnean hartzen software lanik, ez eta mekanizazio-lanik ere, ez aurretikoak, ez eta ondorengoak ere; hau da, ez litzateke barne sartuko prozesuaren aurretik behar den guztia eta, prozesuaren ondoren etorriko den guztia. Gero puntu hodeia garbitu beharko balitz edo 3D eredua sortu beharko balitz, eskatzaileak egin beharko du.

Bi zerbitzu edo gehiago erabili behar badituzu, adibidez, pieza bat eskaneatu eta gero 3D inprimagailu batean erreplikatu, ez erabili bigarren zerbitzua, ez eta hitzordurik eskatu ere, aurreko zerbitzuaren emaitza eskura izan arte.

Behin dena argi daukazunean, EGIN ESKARIA FORMULARIOA BETETA.

Zer lortu nahi den

Epe ertain-luzera, lortu nahi da inplikatutako kolektibo guztiek zerbitzua zentzuz erabiliko dutela. Eta FLB izan dadila:

  1. Elkarretaratze gune bat.
  2. Jakintzaren elkar trukea.
  3. Ideiak abiaraztea (prototipoak gauzatzea).
  4. Lanbide arteko sinergiak garatzea.
  5. Bai eta prestatzaile gisa jardutea ere (zerbitzuei buruzko ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak...).
  6. Tokiko talentuaren aldeko apustua.
  7. 4.0 Industria guztiongana hurbiltzea.

Zerbitzuaren trazabilitatea

Hiru figura daude zerbitzu honetan, eta hiru rol ezberdinetan sailkatzen dira.

  • Eskatzailea: Eskaintzen den zerbitzu baten erabilera eskatzen duen pertsona edo pertsona-taldea da. Pertsona fisiko batek izapidetuko du, nahiz eta taldea izan. Bere betebeharrak dira arautegia irakurtzea, zerbitzua erabili aurretik dena prest edukitzea eta zerbitzua eskatzea.
  • Zerbitzuaren eskaintzailea: zerbitzu bat eskaintzen duen pertsona edo pertsona-taldea da. Nahiz pertsona bakar batek egingo duen bitartekari lana. Zerbitzuaren erabilgarritasuna egiaztatzeaz, zerbitzuaren ordua eta lekua zehazteaz, jarduera garatzeaz edo zerbitzua erabiliko duenari jarduteko moduaz aholkatzeaz arduratuko da. Zerbitzua gainbegiratuko du.
  • Koordinatzailea: dena funtzionatzen ari dela egiaztatzen duen pertsona da, zerbitzuei alta emateaz, arazoak egonez gero, horien berri emateaz eta eskaerak aktibatzeaz edo desaktibatzeaz arduratzen dena.
Irudia

Zerbitzuaren kudeaketa

Nola joan den definitzeko balio du, zerbitzuaren erabilerari buruzko datu objektiboak izateko, sistema berrelikatzeko balio duen emaitzen argitalpen bat izateko, eta denok ikasteko zer egin daitekeen eta zer ez den lortu (erronka izan daitekeena beste zerbitzu hori eskaintzen duen beste talde batentzat).

Irudia

Zerbitzuen egoeraren kontrola

Proiektu bakoitza zein egoeratan dagoen jakiteko eta egindako lanen kontrola izateko, itxitako proiektu bakoitzean ZIP bat osatuko da irteerarekin. 3D pieza bada, nahikoa izan daiteke piezaren argazki edo bideo batekin. Eskaneatu bat bada, .PLY eredua. Prototipo bat edo izaera konfidentziala duen prototipo bat bada, adierazi egingo da eta ez da ezer igoko edo espero diren emaitza akademikoak edo industrialak lortu arte atzeratuko da igoera.