El objetivo de la EUI

Helburua

Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolaren helburua da etorkizuneko profesionalak prestatzea, arrakastaz egingo dutenak lan bizi garen gizartean, non ekonomia globalizatuak eta lan merkatuen mugikortasunak teknikoki prestatuta dauden profesionalak eskatzen dituen, baina era berean gizalegez jokatzen dakitenak; hau da, beste herrialde batzuetan jarduteko gai izango direnak, beste hizkuntza batzuetan, beste
ohitura batzuetan, eta abar.


Aipatutakoaren ildotik, Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak bultzatzen du programak
eta hitzarmenak egitea Europako eta nazioarteko unibertsitateekin, ikasleak eta
irakasleak trukatzeko.
Aliantza estrategikotzat jotzen diren nazioarteko sare hauetan hartzen du parte eskolak,
elkartruke akademikoak eta ikerketako jarduerak sustatzeko asmoz.


• EEGECS Thematic network: European Education in Geodetic Engineering,
Cartography and Surveying.
• HHERODotNET: Thematic network for Geography Teaching and Training.
• EUCLIDES: European Universities Collaborative Links-Development in
Engineering Sciences.
• Halaber, Eskola EAIE (European Association for International Education)
elkarteko kidea ere bada.