MAQUINA HERRAMIENTA

MAKINA ERREMINTAKO LABORATEGIA

Ekipamendua:

 

  •  Fresatzeko makina didaktikoa, 3 ardatzekoa eta zenbakizko kontrolduna (CNC). Marka: Alecop.
  •  Tornu didaktikoa, 3 2 ardatzekoa, zenbakizko kontrolduna (CNC). Marka: Alecop.
  •  Sartze bidezko elektrohigatze makina, zenbakizko kontrolduna (CNC). Marka: Visión Automática.

  •  Bibrazioen saioetarako ekipoa. Marka: LDS.

  •  Konpresio-trakzio saioetarako makina. Marka: MTS.

  •  Errotazio flexioaren bidezko unadura saioetarako makina.

  •  Zabu estatikorako eta dinamikorako tresna.

 Metrologia tresnak: mikrometroak, kalibreak, galgak, goniometroak, eredu blokeak eta kalak, eta abar.

 

Praktikak:

 

  •  Mekanizatua

Ikasleek piezen mekanizatuko praktikak egiten dituzte, fresatzeko makinarekin, tornuarekin eta elektrohigatzeko makinarekin. Aldez aurretik ikasia dute CNC programazio lengoaia, simulazio programa informatikoen bidez.

  • Metrologia.

 Hainbat tresna metrologiko erabilita, neurketak egiten dira pieza eta elementu errealekin. Horrela, ikasleak Metrologiara hurbiltzen dira.

  • Hainbat saio

Hainbat saio suntsigarri eta ez suntsigarri egiten dira ekipamenduko gainerako tresnekin. Horietan, ikasleek garatu eta egiaztatu egiten dituzte emaitza teorikoak eta praktikoak.