Breadcrumb

Kimika laborategiak

Kimika laborategiak

Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailak laborategi espezializatuak ditu, eta Industria Kimikaren Ingeniaritzako Graduan emandako eduki teorikoei hertsiki lotutako praktikak egiten dituzte laborategi horietan, bai eta ikerketa proiektuak ere.

Instalazioek honako hauek dituzte: erauzte kanpaiak, bainu termostatikoak, sonikazio ekipoak, labeak, balantzak, muflak, lehorgailuak, irabiagailu mekanikoak eta magnetikoak, vortexa, plaka bero-emaileak, lurrungailu birakariak, pH-metroak eta konduktimetroak, etab.

Antolatu, ordenatu eta garbitzeko 5Sen metodoa ezarrita dago Oinarri Kimikoetarako, Ingeniaritza Kimikorako eta Prozesu Kimikoen Kontrolerako laborategietan.

Sailak honako laborategi hauek ditu:

Eduki publikatzailea

Prozesu Kimikoen Kontrolerako Laborategia

Laborategi honetan, Prozesu Kimikoen Kontrola irakasgaiaren praktikak egiten dira. Praktika horiek prozesu kimikoen kontrol automatikoaren oinarriak instrumentazio analogikoaren bidez ezagutzearekin eta aplikatzearekin daude lotuta, aldagai hauen kontrolari dagokionez, hain zuzen ere: tenperatura, erreaktore baten likido maila, etengabeko jardunean ari den erreaktore baten likidoaren pH-a eta erreaktore baten barruko gas baten presioa, besteak beste.

Irudia