Breadcrumb

Kimika laborategiak

Kimika laborategiak

Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailak laborategi espezializatuak ditu, eta Industria Kimikaren Ingeniaritzako Graduan emandako eduki teorikoei hertsiki lotutako praktikak egiten dituzte laborategi horietan, bai eta ikerketa proiektuak ere.

Instalazioek honako hauek dituzte: erauzte kanpaiak, bainu termostatikoak, sonikazio ekipoak, labeak, balantzak, muflak, lehorgailuak, irabiagailu mekanikoak eta magnetikoak, vortexa, plaka bero-emaileak, lurrungailu birakariak, pH-metroak eta konduktimetroak, etab.

Antolatu, ordenatu eta garbitzeko 5Sen metodoa ezarrita dago Oinarri Kimikoetarako, Ingeniaritza Kimikorako eta Prozesu Kimikoen Kontrolerako laborategietan.

Sailak honako laborategi hauek ditu:

Eduki publikatzailea

Ikerketa eta Proiektuetarako I. Laborategia

Laborategi honetan, Ingurumen Teknologien arloaren barruan sartzen den ikerketa ildo bat garatzen dute Oxidazio Kimiko Aurreratuko Prozesuak (OAPak) aztertzeko, Hondakin Uren Araztegietako hondakin uretan antzemandako kutsatzaile berrien (farmakoak) degradazioari aplikatuta.

Ikerketa ildo horren barruan GRALa egiten ari diren ikasleek, beren lanen zati esperimentalean, erreaktore fotokatalitikoak eta sonokimikoak erabiltzen dituzte espektro zabaleko farmakoak degradatzeko.

Askotariko tresna analitikoak eta instrumentalak daude laborategian:

  • Bereizmen handiko kromatografo likidoa (Agilent)
  • UV/VIS JASCO V-730 BIO espektrofotometroak
  • Turbidimetroa
  • Redox potentziala, oxigeno disolbatua eta TDS neurtzeko zundak
Irudia