Mobility Lab Campus
Gasteizko Ingeniaritza Eskolak martxan jarri du Mobility Lab Campus (MLC) egitasmoa, mugikortasun jasangarriaren alorrean ikasteko, esperimentatzeko eta soluzioak elkarrekin lantzeko. Jasotako finantzaketari esker, eskolaren sotoaren zati bat eraberritu eta sei gune egokitu dira, ingurune berritzaile eta malgu bat eratuta, etorkizunari irekia. MLC egitasmo bizia da: gizartearen beharren arabera eboluzionatzen du, aurrea hartzen die mugikortasunaren erronkei, eta pertsonak, diziplinak eta sektoreak konektatzen ditu.
Balioak
Mobility Lab Campus hiru funtsezko balioren inguruan egituratzen da:
- Mugikortasuna: campus eta hiri jasangarriagoak bultzatu nahi dituen eraldaketa motorra.
- Jakintza, denen esku: unibertsitateko kideen, enpresen eta erakundeen arteko lankidetzaren fruitu.
- Diziplina arteko lankidetza: ingeniaritzak, diseinuak, arteak, teknologiak eta gizarteak bat egiten duten elkargunea.
MLCren sei guneak
Gune bakoitzak eginkizun espezifiko bat du, prestakuntzari, berrikuntzari eta lankidetzari begira.
- MLC1 – Unibertsitatea-Enpresa I: lankidetza estrategikoa produkzio sarearekin.
- MLC2 – Unibertsitatea-Enpresa II: proiektuak bultzatzea enpresekin elkarlanean.
- MLC3 – Mugikortasuna eta logistika: garraioan, banaketan eta hiri mugikortasunean soluzio berritzaileak garatzeko ingurunea.
- MLC4 – Ekintzailetza: talentua, pasioa eta teknologia uztartzen dituzten egitasmoak (hala nola Formula Student eta Moto Student) bultzatzeko gunea.
- MLC5 – Ikerketa eta proiektuak: I+G+b proiektuak eta berrikuntza aplikatua garatzeko gunea.
- MLC6 – Sentsoreen kalibrazioa: sentsorikan eta prototipoen balidazioan espezializatutako laborategi teknikoa.
Identitate bisuala
Mobility Lab Campus, lanerako eta esperimentaziorako gune bat ez ezik, nortasun berezia duen espazio bat ere bada.
Egitasmoaren identitate bisuala nabarmentzeko, dimentsio kultural eta estetikoa ematen duten artelanak erantsi dira, eta ingurune berezi eta inspiratzaile bihurtzen du horrek.
Informazio gehiago lortzeko: Mobility Lab eta Ipar galeria
Jarduerak
MLCk jarduera multzo zabal bat biltzen du:
- I+D+i proiektuak, enpresekin eta erakundeekin elkarlanean.
- Mugikortasun jasangarriari lotutako praktika akademikoak eta GRAL/MAL.
- Ekintzailetza programak eta ingeniaritza lehiaketak.
- Jakintza zabaltzeko mintegiak, tailerrak eta jardunaldiak.
Lankidetzak
MLCk elkarlanean dihardu erakunde publikoekin, enpresekin eta elkarteekin, eta ezagutzaren transferentzia eta berrikuntza bultzatzen dituen lankidetza estrategikoko nodo bat da.
Inpaktua eta onurak
Mobility Lab Campusen onurak hiru mailatakoak dira:
- Ikasleak: prestakuntza praktikoa eta multidiziplinarra, errealitate profesionalarekin harremanetan.
- Enpresak: berrikuntza aplikatua garatzeko eta proba pilotuak egiteko aukera.
- Gizartea: zuzeneko ekarpena mugikortasun jasangarriagoari, hirian nahiz lurraldean.
Nola parte hartu
MLCk ateak zabalik ditu unibertsitateko kide guztientzat, enpresentzat eta erakundeentzat.
Interesatuta dagoen edozein pertsonak edo erakundek kolaboratu dezake proiektuetan, proba pilotuak egin ditzake edo baterako egitasmotan parte har dezake.
Kontaktua
Informazio gehiago jasotzeko edo lankidetza proposamenak egiteko, jarri harremanetan Mobility Lab Campus-ekin, Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren bidez: directora.ei-vi@ehu.es
Financiación del Proyecto MOBILITY LAB CAMPUS
La financiación del proyecto MOBILITY LAB CAMPUS ha sido realizada por el Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades
2808 467C A la Universidad del País Vasco (UPV) Proyecto Mobility Lab 500.000 (Plan Estatal de Investigación Científica, Técnica y de Innovación 2021-2023)