Breadcrumb

Organisation

Plaza adjudikatu ondorenerako jarraibideak

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako ikasleek Erasmus (Europa), UPV/EHU-AL (latinoamerika) eta UPV/EHU-OD (Estatu Batuak,Kanada,Korea..) programetan parte hartzeko egin behar dituzten izapideak

Atzerrira joan baino lehen

Ikasleak Zuzendaritza Idazkaritzara joan behar du eta, bertan, ondorengoak entregatu:

  1. Erasmus ikaslearen adierazpena, (pdf, 413 KB) UPV/EHU-AL ikaslearen adierazpena, (pdf, 421 KB)  edo Beste Norakoak Programa adierazpena, (pdf, 501 KB), izeneko inprimakia, ikasleak sinatuta.
  2. Atzerrian laguntza emateko mediku aseguruaren fotokopia (Latinoamerikara edo Beste Norakoetara  doazen ikasleek) edo Europako Osasun Txartelaren fotokopia (Erasmus ikasleek). Azken hauek direla eta:
  3. Cum Laude asegurua ordaindu izanaren bankuko frogagiriaren fotokopia. Aipatu asegurua izapidetzeko inprimakiak ondorengo web orrialdean eskura daitezke:https://www.ehu.eus/es/web/kontratazioa/aseguruak

     

ATZERRIKO EGONALDIA AMAITU ONDOREN

Ikasleak Zuzendaritza Idazkaritzara joan behar du eta, bertan, ondorengoak entregatu:

  • 1/ Kalifikazioak biltzen dituen jatorrizko Transcript of Records delakoa, atzerriko unibertsitateak emana.
  • 2/ Atzerrian egindako egonaldiaren laburpena. Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolaren web orrialdean aurreko ikasturteetako ikasleek egindako laburpenak kontsulta daitezke eta e-mailen bidez bidali daitezke.
  • 3/ Atzerriko unibertsitatean Gradu Amaierako lana egin baduzu, GALaren kopia bat, CDan, eta horren laburpena, gaztelaniaz  edo euskaraz.

CDaren karatulan ondorengoak azalduko dira (kanpoaldean eta barrualdean):
- GALaren izenburua
- Ikaslearen izen-abizenak
- Ikaslearen espezialitatea
- GALaren zuzendaria
Adibidea ikusteko, sakatu hemen.