Breadcrumb

Petición Título Oficial

Titulu Ofiziala eskatzea

Titulazioko kreditu guztiak behin gaindituta, ikasleak titulu ofiziala eskatu ahal izango du GAUR aplikazioaren bidez edo idazkaritzan bertan. Kasu bietan, NANa indarrean edukitzea eskatuko zaio.

Eskaria egin eta tasak (185,99€) ordaindu ondoren, ikasleak adierazitako posta elektronikoko helbidera bidaliko da titulu eskariaren gordekina, eta, gero, TITULUA ALDI BATERAKO ORDEZKATZEKO ZIURTAGIRIA, titulu ofizialak daukan legezko balio bera daukana, titulua bera eman arte.

Posta elektronikoz jakinaraziko zaio ikasleari idazkaritzara noiz joan daitekeen jatorrizko tituluaren eta tituluaren gehigarri europarraren (TGE) bila.

secretaria.ei-vi@ehu.eus