general

Zimateken buruketa lehiaketa

Zimatek, fisikari eta Ingeniari elektronikoen elkartetik, fisikaren inguruko buruketa lehiaketaren lehen edizioa argitaratu nahi dugu. Burua hausteko galderak, bitxikeriak eta erronkak ebatzi behar izango dituzue, ahal duzuen heinean: kalkulu komplexuen bidez, zenbait hurbilketa erabiliz hala intuizio hutsez. Erantzun hoberena aurkezten digun ikasleak zientza inguruko liburu, publikazio edo posterren bat irabaziko du; erantzun original, dibertigarria edo irudimentsuena ere sari bat lor dezake, koherentea eta zehazta bada (ez dugu nahi inork aldagai ezkutu ez-lokaleko teoriak eta postulatu arrarorekin ateratzea).

Sariak EHU/UPV-ko (edozein fakultateko) ikasleak bakarrik irabazi ditzakete, baina lehiaketa zientzaren inguruko pasioa eta interesa duen edozein pertsonarentzat irekita dago, beraz guztioi parte-hartzera animatzen zaituztegu, irakasleei ere, doktoretza edonori oparitzen ez zaizkiola frogatu nahi badute!