bases

Lehiaketaren oinarriak

  • Zuen erantzunak eskuz ala ordenagailuz entregatu beharko dituzue (etxean idazteko makinarik baduzue, eta fisikako problemak estilo handiz ebaztu nahi ezkero, baimenduta dago ere, ez zaitezte larritu). Erantzunak indibidualak izan beharko dira, zuen izen, abizen eta  kurtsoa bertan agertzen direlarik.
  • Ebazpena eskuz egin ezkero, Zimatekeko bulegoan entregatu beharko da. Bertan egongo gera 11:30ko tarte libreetan, informatika gela eta mahai urdinen artean (konkretuki, A4-P1-4 bulegoan). Bestela, erantzuna Zimatek@ehu.es helbidera bidal ezazue.
  • Erantzun hoberena (zuzenena, ondo idatzia eta azalduta) aurkezten digun ikasleak zientza inguruko liburu, publikazio edo posterren bat irabaziko du. Erantzun original eta dibertigarrienari (ikuspuntu zientifikoa galdu barik, noski) beste sari bat emango zaio. Dena den, partehartzea eta emaitzen kalitatea ez badira espero bezalakoak, Zimatek-ek ez du zertan saririk eman beharko. EHU/UPV-ko ikasleak bakarrik jaso ditzakete sariak, baina denoi animatzen zaituztegu.
  • Lehiaketako problema argitaratu denetik hilabete bateko epea izango dezue zuen ebazpenak guri iristarazteko.