Espazio komunak

Espazio komunak

Liburutegia

Matematika Sailaren goiko solairuan liburutegi bat dago, dibulgazio matematikoari buruzko liburu anitzekin. Horiek eskuragarri daude Jose Ignacio Royo irakasleari eskatuz.

Liburutegi-gelaren erreserbak eGelaPi‑ko egutegiaren bidez kudeatzen dira.

 

Mintegi-gela

Hitzaldiak emateko mintegi-gela bat dugu saileren goiko solairuan (E.P1.22). Bertan arbelak, proiektorea eta web‑kamera daude erabilgarri. Mintegi‑gelaren erreserbak eGelaPi‑ko egutegiaren bidez kudeatzen dira.

BCAM Gela

Matematika Saileko BCAM Gela, sailaren beheko solairuan (E.S1.7) kokatua, lankidetzara bideratuta dagoen espazioa da, BCAMeko ikerlariek sailean lan-espazio bat izateko sortua. Gaur egun, saileko kideek eta ikertzaile bisitariek ere erabil dezakete, zuzendaritzan ala idazkaritzan gelaren giltza eskatuz. Gelaren arduraduna Jon Asier Bárcena Petisco da.

Pinpilinpauxa Aterpea

Pinpilinpauxa Aterpea, beheko solairuan kokatua, saileko kideen topagune eta atseden-gunea da. Bertan eguneroko otorduak prestatzeko eta kafea hartzeko beharrezko ekipamendua dago, eta, aldi berean, saileko kideen elkargune informala da, ideiak partekatzeko eta lankidetza sustatzeko. Espazioaren arduraduna Naiara Arrizabalaga Uriarte da.