Ikuspegi Orokorra
Matematika Sailak oinarrizko ikerkuntza garaten du Matematikako jakintza-arlo guztietan (Aljebra, Analisi Matematikoa, Geometria eta Topologia, Matematika Aplikatua eta Estatistita eta Ikerkuntza Operatiboa). Horretaz gain, gure jarduera modelatze matematikoan oinarritutako I+G+b proiektuen estatistika eta garapenaren gaineko oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatuan, aholkularitzan eta prestakuntzan, eta optimizazio eta ikerketa operatiboan datza; betiere, enpresekin elkarlanean.
Ikerketa-ildoetako batzuk honako hauek dira:
- Kontrol linealeko analisi matriziala eta teoria matematikoa.
- Estatistika aplikazioak zientzia biosanitario eta esperimentaletan.
- Probabilitatearen teoriaren eta hurbiltzearen teoria, desberdintza analitikoak, zenbakien teoria eta konbinatoria bezalako beste matematika eremu batzuen arteko erlazioak.
- Modelizazioa eta zenbakizko simulazioa.
- Optimizazioa eta ikerketa operatiboa.
- Optimizazio lineala eta osoa, programazio estokastiko mistoa eta aplikazioak.
- Probabilitatearen teoria eta bere aplikazioak.
- Teknologia matematikoko transferentzia.
- Datuen tratamendua eta estatistika.
- Diseinuen teoria.
- Geometria aljebraikoa.
- Zenbakien teoria aljebraikoa.
- Taldeen teoria.
- Adierazpenen teoria.
- Topologia aljebraikoa eta diferentziala.
- Geometria diferentziala.
- Barietateen gaineko egitura geometrikoak.
- Fourier-en analisia.
- Funtzioen hurbilketa.
- Deribatu partzialetako ekuazioak.
- Zenbakien teoria analitikoa.
- Eragileen teoria.