Estresa aktiboki kudeatzea. Egoera zailei aurre egiteko entrenamendua

IZEN EMATEA ITXITA. Tailerra beteta

Badirudi estres prozesuak ia “ohiko” bilakatu direla gure bizitzetan. Zentzua dauka: ziurgabetasun handiko garaiak bizi ditugu, ego era horien gaineko kontrol txikia dugula iruditzen zaigu eta, gizaki gisa, porrotaren beldur gara, aurrean ditugun erronkei erantzuteko gai ez izateak izutzen gaitu.

Estresak jakinarazten digu kontrol txikia dugula eta egoerei aurre egiteko baliabideak falta zaizkigula sentitzen dugula; hala bada, gauza berriak ikasi behar ditugula “ohartarazten saiatzen" ari dela aitortu behar dugu. Gure organismoak ohartarazi egiten gaitu; guri dagokigu erabakitzea.

Baliabide gutxi ditugula sentitzen badugu, baliabide berriak sortu, praktikatu eta entrenatu behar ditugu: baliabide emozionalak (emozioak eta karga afektiboa erregulatzea), kognitiboak (informazioa aztertu eta prozesatzea), instrumentalak eta komunikatiboak (ekintza eta lankidetza).

Modu eraginkorrean ekiteko, lehenik eta behin, emozioak eta burua lasaitu behar ditugu. Nolabaiteko oreka dugunean, antolakuntza eta plangintza sistemak eta estrategiak erabil ditzakegu helburu errealistak erdiesteko, gure gaitasunen eta trebezien hautematea indartzeko eta, nagusiki, eguneroko bizitzako askotariko egoeretan aplika ditzakegun baliabideak garatu eta integratzeko: bizitza pertsonala, lanekoa, ikasketak... Entrenamendu prozesu bat da, eta hastea ahal izatea da.

Prozesu hori ulertzeak eta metodo antolatu bati jarraitzeak aukera ematen digu “ikasten ikasteko”; hau da, guk geuk geure gaitasunak areagotzeko. Sendotze metodo bat eskaintzen digu, urratsez urrats. Labirintoa bide bilakatu ahal izango dugu.

Helburuak

  • Estresaren prozesua ulertu eta estresa hasi dela adierazten duten seinaleen aurrean ekiteko gai izatea.
  • Burua eta emozioak lasaitzeko baliabideak erabiltzea.
  • Egoerei modu planifikatu eta errealistan aurre egiteko eta antolatzeko baliabideak entrenatzea. Mikro-arazoak. Azterketa eta ekintza. Helburu errealista eta zehatzak.

Metodologia

Edukiak azalduko dira, eguneroko bizitzako egoerak eta adibideak erabiliz.

Praktika: ikastaroan, norberak lantzeko praktika bat eskainiko da. Lan hori irakasleari bidal dakioke, berrikusteko, edo ikasturteko bi une hauetan kontsultak egin ahalko dira: 

  • 3. saioa bukatu ondoren
  • Ikastaro bukaeran

Datak, ordutegiak eta tokia

  • Datak: 
    • Urria: 21-28
    • Azaroa: 4-11-18 -25
  • Ordua: 17:00etatik 19:00etara (2 ordutako saioak)      
  • Tokia: On line Webex aplikazioaren bidez. Posta elektroniko bat bidaliko zaie onartutakoei, tailerrean sartzeko jarraibideekin.

Parte hartzaile kopurua: 100

Hizkuntza: Gaztelania

Irakaslea

Ana Varela. Psikologoa. Aholkularia. Estresean eta ikaskuntza eta garapen prozesuetan aditua.

Harremanetarako

Helbide elektronikoa: talleres.sap@ehu.eus

Izen ematea

IZEN EMATEA ITXITA. Tailerra beteta