orientaTU: Orientazio-topaketak

orientaTU ekimena, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientazio-arduradunei zuzenduta dago. Helburua da UPV/EHUko graduko ikasketen alderdi nagusienen berri ematea, orientatzaileek unibertsitate aurreko ikasleei informazioa eta orientazioa eman ahal izan diezaieten ikasketak aukeratzeko orduan.

Fakultate eta eskola desberdinetako unibertsitateko irakasleek osatutako lantaldeei esker, Unibertsitatearen eta Bigarren Hezkuntzako etaparen arteko hurbilketa bultzatu nahi da, eta lankidetza-sareak eraiki, unibertsitateko eta unibertsitate aurreko irakasleak eta eta orientazio arduradunak erlazionatzeko espazio bat eskainiz.​​​​

orientaTU 2021: graduko ikasketetan sakontzen

Jakintza-adarren inguruan hiru edizio antolatu ondoren, hemendik aurrera urrats bat harago joan eta helburu berri bati heldu nahi diogu: graduko ikasketetan sakontzea. Ildo horretan, eta UPV/EHUn 100 gradu baino gehiago eskaintzen direla kontuan hartuta, hainbat urtetarako planteamendua proposatzen da; beraz, edizio honetan horietako batzuk jorratuko ditugu, eta hurrengo ikasturteetan gainerako titulazioak garatuko dira. Gainera, zeharkako beste gai interesgarri batzuk ere landuko ditugu.

Ondoren, 2021eko jardunaldietan erabilitako aurkezpenak argitaratzen dira:

Orientazio-topaketen historikoa

Albisteak