Online ikastaroa: Partaidetza komunitarioa

Online ikastaroa: Partaidetza komunitarioa

ISM gure mintegiak ikastaro bat sortu du partaidetza komunitarioaren inguruko kontuetan sakontzeko. Gure proposamena da teorikoki hausnartzea eta bizipen eta esperientziak partekatzea. Ikastaroa doakoa da, tutorizatua, eta guztiz online egin daiteke; aurrez aurreko zenbait saiotan ere har daiteke parte, nahi izanez gero.

Ikastaro hau zabalik dago eta gure ideia da bertan elkartzea eta partaidetza komunitarioaren inguruko kontuetan sakontzea, bai teorikoki, bai esperientzia eta bizipenen laguntzaz.

Funtzionamendu xumea du. Gai guztiek hauxe dute:

  • Oinarrizko irakurketa batzuk, nonbaitetik hasteko.
  • Audio edo bideo formatuko materialak, ahal denean.
  • Foro bat, gaiari lotutako ideiak, hausnarketak, bizipenak, esperientziak, zalantzak... partekatzeko.
  • Sakontzeko material gehigarriak.

Parte-hartzaileek euren materialak ere gehi ditzakete.

13 gai dira. Gai guztiak landu ditzakezu, edo soilik interesatzen zaizkizunak. Ikastaroa zabalik dagoenez, nahi duzunean landu ditzakezu, zure erritmoan.

Ikastaroa gaztelaniaz dago sortua, baina nahi baduzu, euskaraz idatz dezakezu foroan.

 

GAIAK EDO BLOKEAK

  1. Kultura herrikoiak
  2. Komunikazio probokatzailea
  3. Historia ala historiak
  4. Jendearekin eta jendearengandik parte hartzen
  5. Jabegabetze komunitarioa
  6. Kontsentsua/disentsua: ziur egotetik zalantzara
  7. Ahozko historiak
  8. Zentzumenak eta ilusionismo soziala
  9. Hezkuntzak eta konplexutasuna
  10. Ekonomia herrikoiak
  11. Osasuna eta ilusionismo soziala
  12. Urbanismo komunitarioa
  13. Eguneroko bizitzaren autogestioa

Gai guztiak online landu ahal dira. Dena den, zenbait gai aurrez aurre topatuz lan egiteko aukera egongo da, gai hauetan, zehazki:

  • APIRILAK 21: SEGOVIA: 2. gaia
  • APIRILAK 22: ARANJUEZ: 3. gaia
  • MAIATZAK 2-5: ARACENA (HUELVA): 4-7 gaiak

NOLA?

Ikastaroan sartu eta kuxkuxeatzeko, materialak hartzeko... ez da beharrezkoa inolako konturik sortzea. Besterik gabe joan ilusionismosocial.org webgunera eta ikastaroan klikatu.

Soilik behar duzu kontu bat ikastaroko foroetan idazteko. Kontu bat sortu eta berehala hasi ahalko zara idazten. Gauza teknikoetan laguntza behar baduzu, idatziguzu eta lagunduko dizugu: ism.upvehu@gmail.com

Ikastaroa guztiz doan da, ez duzu ezer ordaindu beharko, ez izena emateko, ez egiaztagiria lortzeko. Informazioa ikastaroan bertan duzu eskura: https://ilusionismosocial.org/course/view.php?id=51