Ogi apurrak

astelehena, 2017ko abuztuaren 7a

Argitaratzear: "POSIBLE DENAREN SEGURTASUNETIK EZINEZKOAREN ITXAROPENERA"

Amaitzear dugu argitaratuko dugun gure hurrengo liburua, oraingoan euskaraz:
 

POSIBLE DENAREN SEGURTASUNETIK EZINEZKOAREN ITXAROPENERA
Jakintzak, trebetasunak eta sentipenak kolektiboki eraikitzen

Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina izan gara koordinatzaileak, eta Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU), UNILCO-espacio nómada eta Ilusionista Sozialen Kolektiboa dira argitaratzaileak.

Liburuaren azalaren egilea: J. Corrales [kreiva.es]

Liburua 2017ko irailaren 6tik aurrera egongo da salgai Euskal Herriko hainbat liburu-dendatan. Banaketaz VOLAPÜK EDICIONES arduratuko da edo zuzenean geurekin jarri harremanetan: ilusionistasozialak@gmail.com

Salneurria: 15 euro

Bertan jaso ditugu 22 urtetan zehar Andaluzian, Euskal Herrian, Mexikon... izan ditugun eztabaidak eta esperientziak. Uste dugu interesgarria eta berria dela eduki hau euskaraz izatea, kolektiboki eraikitzeko modu bat erakusteaz gain, gauza berriak elkarrekin egiteko aukerak zabaltzen dituelako. Liburua, halaber, gure pentsatzeak/sentitzeak/egiteak euskaraz esaten trebatzeko tresna bat izan da, mingaina askatzeko.

Hementxe duzue aurkibidea, baita ataria ere, liburua irekitzen hasteko:
https://drive.google.com/drive/folders/0B3tWRBcPCuVhaG40dU05S2t1SHM?usp=sharing

asteartea, 2017ko uztailaren 11a

Ilusionista Sozialen Mintegiko III Nazioarteko Jardunaldiak 2017ko urrian

JAKINTZAK ELKARLOTUZ Hezkuntza, filosofia, antropologia eta jakintza herrikoiak

2017ko urriaren 23tik 25era izango dira Ilusionista Sozialen Mintegiko III Nazioarteko Jardunaldiak, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II Eraikinean (lehengo magisteritzan), arratsaldez (17:00-20:30).

Aurtengo leloa hauxe izango da: JAKINTZAK ELKARLOTUZ. Hezkuntza, filosofia, antropologia eta jakintza herrikoiak

Izan ere, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin fusionatu da, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea sortzeko (HEFA), eta jardunaldi hauek aitzakia gisa antolatu ditugu gure irakaskuntza-ikerkuntza taldean desioa baino gehiago errealitate den zehar-diziplinartasuna eta jakintzen elkarlotzea sustatzeko. Gure taldearen osakideak ikusi besterik ez dago, diziplinartekotasunak duen ezinbestekotasuna argitzeko.

Jardunaldi hauetan, munduko beste lurralde batzuetan lanean dabiltzan ikertzaileak etor daitezkeela baliatu nahi dugu, gure ikuskerak zabaltzeko, gure fakultateko ikasle, irakasle, ikertzaile eta bestelako pertsonalarekin, eta interesa duen edonorekin elkartzeko, eztabaidatzeko eta gure jakintzak trukatzeko.

Izena ematean argitu daiteke zein saiotan hartu nahi den parte, bakar batean, bitan ala hiruretan.

Programa gure webgunean dago ikusgai: http://www.ehu.eus/eu/web/ism/ism17
Eta izena emateko orria hemen (doakoa da): http://www.ehu.eus/eu/web/ism/izenematea
 

Ekitaldi osagarri gisa, jardunaldiak hasi aurretik, urriaren 10ean, gure liburu berria aurkeztuko dugu lehenengoz: "Autogestión, autonomía e interdependencia", Javier Encina, Ainhoa Ezeiza eta Sandra Viviana Sánchezek koordinatua eta Volapük argitaletxeak argitaratua. Aurkezpen hau Mitxelena Kulturgunean izango da eta Fundación Anselmo Lorenzo eta CNT Gipuzkoa dira antolatzaileak: http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/hasiera/kmk-agenda/icalrepeat.detail/2017/10/10/2182/-/-

Hementxe kartela:

ISM17 Jardunaldiak / Jornadas ISM17
Kartela hemen klikatuz deskarga daiteke

Jardunaldiak Ilusionista Sozialen Mintegiak Ilusionista Sozialen Nazioarteko Kolektiboarekin batera antolatu ditu, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusaren eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren dirulaguntzari esker eta UNILCO-espacio nómadak eskainitako baliabideekin batera.

Aurten, Cátedra Interinstitucional Cornelius Castoriadis-en lankidetzaz egingo dugu, "Castoriadis Político. Academia y Autonomía" Nazioarteko Jardunaldiekin konektatuz. Hemen dituzue jardunaldi hauen xehetasunak, Mexiko Hirian, Napolesen eta Madrilen egingo diren jarduerekin:

http://www.agorainternational.org/Jornadas%202-bis-sintesis.pdf

Animatu eta eman izena! Beti bezala, saioak irekiak izango dira eta partaidetzarako prest!

ostirala, 2017ko martxoaren 31a

SIN PODER liburuaren argitalpena

Dagoeneko eskuragarri dago Volapük Argitaletxearekin argitaratu dugun lehen liburua

Volapük Argitaletxearekin batera egindako akordioaren lehen fruitua da SIN PODER. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana. Javier Encina eta Ainhoa Ezeiza dira liburuko koordinatzaileak.

Liburu honetan, jabe-gabetzearekin lotuta ikusi ditugun hainbat artikulu bildu ditugu, eta liburuaren hiru atalak Erika Garridoren irudiek eta Isabel Escudero zendu berri den poemek aurkezten dituzte.

Isabel, udaberritiar beti,
Loreek euren gozoan har zaitzatela

Oso pozgarria izan da hainbeste jenderekin topatzea liburuaren bidean, eta gustura jarraituko dugu jendea topatzen liburuaren aitzakiaz...

Emango dugu aurkezpen, debate eta tailerren berri gure sare sozialen bidez:

Twitterren: @ilusozialak eta @ilusocial kontuen bidez

Facebook-en: DESEMPODERÁNDONOS eta Ilusionista Sozialen Mintegia taldeetan

HEMEN irakur dezakezu liburuaren aurkibidea eta hainbat erreferentzia

HEMEN fitxa teknikoa eta banaketa

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es