LA HISTORIA O LAS HISTORIAS

LA HISTORIA O LAS HISTORIAS

Liburu kolektibo honetan, eztabaida piztu nahi dugu Historia (maiuskulaz eta singularrean) ala historiak (minuskulaz eta pluralean, baina H-z) landu behar dugun ikuspegi anarkistatik begiratuta.

Irudia

 

Liburu hau argitaratu berri dugula adierazi nahi dizuegu pozarren:

"La Historia o las historias. Un debate en el seno del anarquismo" (2023)

Javier Encina, Sergio Higuera eta Ainhoa Ezeizak koordinaturik eta Volapük argitaletxeak argitaratua, liburu honetan proposatzen da historia idazteko moduen inguruan eztabaidatzea, marxismo kritikoaren eta historiografia anarkistaren artean kokaturik.

 

 

Argitaletxea: Volapük Ediciones
Argitalpen kideak: Ilusionista Sozialen Mintegia (ISM-UPV/EHU), UNILCO-espacio nómada eta Ilusionista Sozialen Kolektiboa
Guadalajara (Espainia), 2023ko urtarrila
15x22 cm, 488 orrialde, paper azalez, azal-hegalekin
978-84-126537-0-0
PVP: 18 euro
Azala: Francisco José Marco Iglesias
Barne-ilustrazioak: kartel anarkista historikoen hautaketa
Ilustrazioetan artea: Nahia Delgado de Frutos
Maketazioa: Marc Pericas, Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina
Eskariak: volapukediciones@gmail.com (zugandik hurbileko liburu-dendan ere aurki dezakezu edo eskaria egin)

 

 

Liburu honek hiru atal ditu. Lehen atalean ("Preámbulo"), liburua bere osotasunean ulertzeko beharrezkoak diren kontzeptuak eta ikuspegiak aurkezten dira, aurre-kontzeptuak zalantzan jarriz ikuspegi eurozentrikoa, unibokoa eta Botereak zedarritutakoa gainditzen laguntzeko (Akademia, patriarkatua, espezismoa, klasismoa, etnizismoa, adinkeria...).

"Ambulando" atalean, berriz, gai historiografikoa hiru ikuspegitatik aurkezten duten hiru artikulu daude, bai liburuaren baitan, bai mugimendu libertarioetan eztabaida pizteko asmotan.

"Nomadeando" atalean barneratzen garenean, hamaika artikulu ditugu. Osorik aztertuta, ikuspegi diakronikoa eskaintzen digute, Neolitikotik gaur egun arteko bidea urratuz; artikulua banan-banan lantzen badugu, aldiz, une edo aldi historiko jakin bat leku zehatz batean ulertzeko ikuspegi sinkronikoa eskaintzen dute.

Artikuluak, mendebaldeko munduan ez ezik, beste kontinenteetan ere oinarritzen dira; gizonez gain, hainbat genero daude presente; hitz egiteko dirua dutenen pertsonak baino gehiago, klase eta etnia zapalduak azaltzen dira hizketan.

Horrekin batera, ulertzen dugu historia ez dela iraganean gertatzen den zerbait, berehalako historia ere jasotzen da, oraintxe gertatzen ari dena.

Horrela, jakin-min historiografikoa eta historikoa duten pertsonek "Ambulando" atalean dute sakontzeko eta zalantzak pizteko gunea, historiografiaren "zertarako", "zer" eta "nola" lantzeko; gertaera historikoak ezagutzea gustuko duten pertsonek, aldiz, "Nomadeando" atalean dute irakurketarako gozamena.

Liburu hau Creative Commons by-nc 4.0 lizentziapean dago. Merkataritza aurkako izaera du eta liburua eratzen lan egin dugunok ez dugu, bakar batek ere, dirurik jaso liburu hau egiteko.

Hemen duzue aurkibidea:

Zaguán
Javier Encina, Sergio Higuera y Ainhoa Ezeiza

PREÁMBULO

  • Una historia anarquista, no una historia del anarquismo. Jorell A. Meléndez-Badillo
  • Por unas historias sin Poder. Javier Encina, Sergio Higuera y Ainhoa Ezeiza
  • Anarquismos no occidentales. Jason Adams

AMBULANDO

  • La policía de la historia científica. Crítica del discurso historiográfico I. Pedro García Olivo
  • Hacia una historiografía anarquista. Francisco José Fernández Andújar
  • Historias orales como herramienta para la convivencialidad. Javier Encina, Ainhoa Ezeiza y Nahia Delgado de Frutos

NOMADEANDO

  • Del desvanecimiento de la Diosa al origen del estado. Raúl Cruz
  • Cómo cambiar el curso de la historia humana, o al menos lo que ya pasó. David Graeber y David Wengrow
  • La insubordinación eterna. Pacifismo e igualitarismo comunitario a finales de la Edad Media. Jordi Maíz
  • Libres de sujeción. Apuntes sobre las figuras del desorden y la disolución del poder en la Modernidad: gitanos, vagabundos y desertores. Curro Rodríguez
  • La democracia desde abajo. El cantonalismo durante la Primera República. Julián Vadillo
  • Anarquismo en Asia. China, Corea, Japón e India. Jason Adams
  • Anarquismo en Oriente Medio. Armenia, Líbano, Turquía, Palestina. Jason Adams
  • Comunalidades anarquistas. Una aproximación testimonial. Silvia Rivera Cusicanqui
  • Anarquismo en África. Igbo, Egipto, Libia, Nigeria y Sudáfrica. Jason Adams
  • Mujeres anarquistas en la Transición española. Laura Vicente
  • México: «neo»-zapatismo y «neo»-anarquismo. Continuidad histórica de una lucha por la vida. Brenda Porras Rodríguez y Fernando Alan López Bonifacio 

Esteka honetan, liburuaren xehetasunak, aurkibidea eta ataria dituzue, pdf formatuan: https://drive.google.com/file/d/1i_RuJh3LUTg_IoSyJQYPrQIhMvaxC3KY/view

Eta bideo hau, aurkezpenetan debatea sustatzeko sortu dugu: https://youtu.be/2vp15I1Fi_Q

Esteka honetan, berriz, liburuaren atal bakoitza xehetzen duten posterrekin egin dugun aurkezpen txikia dugu: https://photos.app.goo.gl/G9t2Y42kWXea1hNg6