Beste laguntza batzuk

Santander Erasmus Beka

Irudia

 

 

Eskatu, bai ala ez?

BAI, ESKATU BEHAR DA. 

2024-25 ikasturterako ERASMUS programan emandako mugikortasuna duten ikasleentzat bakarrik.

 

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaeraren epea 2024ko martxoaren 19an bukatuko da.

Erasmus 24/25erako Santander Beka Programan izena emateko epea luzatu dela jakinarazten dugu. Izena emateko epea apirilaren 1ean amaituko da.

 

Programaren oinarriak. Epearen luzapena

 

Eskaerak aurkezteko tokia

Banco Santander Webgunean

% 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna duten eskatzaileek ziurtagiri bat bidali behar dute datuak babesteko klausularekin (pdf, 51 Kb) batera, nazioartekoak.zerbitzua.burua@ehu.eus helbidera, gaian "Santander Erasmus beka" adieraziz.

 

Zenbatekoa

Bases del Programa "Becas Santander Estudios para Erasmus" Convocatoria 2024/2025 kontsultatu (pdf, 2,8 Mb).

UPV/EHUari emandako bekak: 37

Eskaera egin ondoren, zure eskaeraren egoera egiazta dezakezu Banco Santander Webgunean. Bekaren onuradunek Santander bankuaren mezu elektroniko bat jaso dute, diru-laguntzaren esleipena jakinarazteko.

Onartu ez diren ikasleen zerrenda

UPV/EHU "Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako" (CRUE) kide gisa gonbidatu du Banco de Santanderrek "Erasmuserako Santander Estudios Bekak" programan parte hartzeko.
Gure webgunean argitaratutako oinarrien arabera, eskabideak aurkezteko epea (martxoaren 19a) amaitu ondoren, deialdian ezarritako parte hartzeko baldintzen arabera eskabideak egokiak diren ala ez aztertu da, eta, horren ondoren, honako zerrenda hauek argitaratu dira:

 

1- Onartutako ikasleen zerrenda

2- Deialdiko baldintzaren bat ez betetzeagatik baztertutako ikasleen zerrenda


Zerrenda horiek behin-behinekoak dira. Parte-hartzaileren batek uste badu baztertzeko arrazoia okerra dela, alegazioak aurkeztu ahal izango ditu ekainaren 10era arte, helbide elektroniko honetan:

nazioartekoak.zerbitzua.burua@ehu.eus