Formación PDI - enero 2019

Irakasle-ikertzaileentzako prestakuntza ikastaroak - 2018/2019

Seiurtekoak

Seiurtekoen irizpideen inguruko saio informatiboa. Saioa seiurtekoak lehen aldiz eskatu behar dutenentzat edo argitarapenak seiurtekoen irizpideei bideratzeko interesa duten irakasleei zuzenduta dago. Saioa ohiko deialdian zentratuko da, eta ez “Berrikuntza eta ezagutzaren transferentziako” modalitate berrian.

Data eta ordua: urtarrilak 8 (10:00-11:30)
Lekua: C Mintegia
Hizkuntza: Gaztelania
Izen-ematea: https://goo.gl/forms/UYWIBAC5GR9S7ku23

 

Hezkuntzaren berrikuntza: ebaluazioen estrategiak metodologia aktiboetan

Helburuak:

  1. Ikuspegi desberdinetatik ebaluaziora hurbiltzea. Tailerra metodologia aktiboak (Problemetan oinarritutako ikaskuntza, kasuen azterketak, proiektuetan oinarrituta ikaskuntza, rol jokoak, etab.) eta gaitasunen ebaluazioak (zeharkakoak, zehatzak…) landuko ditu.
  2. Ebaluaziorako tresna zehatzen aurkezpen eta aurkezpena. Diseinu eta erabilerako adibideak erakutsiko dira, (rubrikak, portafolioa, autoebaluazaio, ko-ebaluazioa edo lantaldearen ebaluazioa, besteak beste).
  3. Tresna bakoitzaren potentziala aurkeztea, irakasle eta irakaskuntza bakoitzaren araberakoa.

Edukiak:
Tailer teoriko-praktiko honetan partehartzaileek ebaluazioaren ikuspegi garrantzitsuenak eta ebaluazio teknika desberdinak (tresna-bankua) ezagutzeko aukera izango dute. Tresna hauen ezaugarrik aztertuko dira irakaskuntzaren helburuak eta irakasgai bakoitzaren ezaugarriak kontuan harturik (gradua, maila, taldearen tamaina, etab.)

Data eta ordua: Urtarrilaren 17 eta 24 (10:00-14:00)
Lekua: C mintegia
Hizkuntza: gaztelania
Izen-ematea: https://goo.gl/forms/wS9JUUPDlNPbidBj2

 

Sare Sozialen Analisirako tailerra Twitter-etik ateratako datu masiborako

Sarrera

• Datu masiboen bilkera eta tratamendua: teknologiaren erronkatik interpretazioaren erronkara.
• Sare sozialen analisia (SSA): historia, oinarriak eta inplementaziorako adibideak.
• SSA eta Twitter: soziologia, zientzia politika eta komunikaziorako adibideak.

Datuen bilketa
• Datuak lortzeko ohiko estrategiak eta konputazionalak.
• Datuen bilketa NodeXL-en bitartez (ariketa praktikoa)

Sareko datuaren tratamendua
• SSA-ko adierazle basikoak datu masiboetan.
• Datuak bistaratzeko algoritmoak
• Datuen analisia GEPHI-ren bitartez (ariketa praktikoa)

Sareko datu masiboaren interpretazioa
• Sare Sozialen Analisia datu masiboetan adierazle aurreratu batzuk.
• Garbiketarako estrategiak: tradizionalak, semantikak eta algoritmikoak.
• Datuen analisia GEPHI-ren bitartez (ariketa praktikoa)

Datu-meatzaritza aldagaiak lortzeko
• Datu-gurutzerako estrategiak Tableau-n eta Orange Datamining-en.
• Hastapenak sentimenduaren analisia eta topic modelling-en hastapenak Orange Datamining-en bitartez (Python)


Data eta ordua: urtarrilaren 15a eta 22a (9:30-14:00) (9 ordu)
Lekua: MM4
Hizkuntza: Gaztelania
Izenematea: https://goo.gl/forms/sNvEN2vAC6xeVTEn2

 

Komunikazioa Euskaraz Lantegia: etengabeko formaziorako kontsulta-guneak

Euskaraz ari garenean ditugun hizkuntza-zalantzak, non kontsultatu? Nola ulertu kontsulta-gune horietan ematen zaizkigun jarraibideak? Funtsean bi galdera horiei erantzun nahi die lantegi honek.
Gaur egun hainbat hizkuntza-baliabide ditugu euskaraz zuzen, arauaren arabera, eta, nork bere alorrean, lexiko eta terminologia egoki erabiltzeko. Baliabide horiek ezagutuz eta interpretatzen ikasiz, irakaslearen autonomia eta etengabeko formazioa sustatu nahi dira ikastaro honetan.

Data eta ordua: Urtarrilaren 21 eta 23 (10:00-14:00)
Lekua: MM5
Hizkuntza: euskara
Izena-ematea: https://goo.gl/forms/m6VtNrBw8PBfEQZ22