Admisión de extranjeros

Atzerriko Ikasleen onarpena

Atzerrian Lortutako goi mailako Tituluak Espainiako Unibertsitate tituluetara homologatzea

Homologatu nahi den atzerriko titulua lortzeko beharrezko izan diren ikasketak ez badira Espainiako titulurako beharrezko direnen guztiz pareko, baina, hala ere, aldea ez bada homologazioa ukatzeko bestekoa, prestakuntza osagarria eskatuko zaio ikasleari, eta erabakian jasota ageriko da zeintzuk diren egin beharrekoak. Hori guztia honakoen babesean: maiatzaren 11ko EC/1519/2006 Agindua, eta 285/2004 Errege Dekretua, goi mailako atzerriko tituluak homologatu eta baliozkotzeko erari buruzkoa (martxoaren 18ko 309/2005 Errege Dekretuaren bidez aldatua).

Ikasketok Espainiako edozein unibertsitatetan edo goi mailako ikastegitan (pribatua zein publikoa) egin ahal izango dira, betiere, Espainiako dena delako titulua lortzeko ikasketak osorik egin badaitezke bertan.

Ikasleak bi urteko epea izango du prestakuntza osagarria egiteko (erabakiaren datatik kontatzen hasita), eta epe horretan osatu ezean, bertan behera geratuko da baldintzapeko homologazioa. Horrelakoetan, ikasleak aukera izango du ikasketen zati bat homologatzeko eskaria egiteko.

Titulua homologatzeko proba

Aipatutako ikasketa osagarriak arautzeko agindua eman bitartean, indarrean egongo da 1995eko uztailaren 21eko Agindua, hain zuzen ere goi mailako tituluak homologatzeko xedez egin beharreko probetarako irizpideak zehazten dituena.

  1. Atzerriko goi mailako titulua homologatzeko ezinbesteko baldintza baldin bada homologaziorako proba egitea, matrikula egin behar da norberak aukeratutako unibertsitatean, betiere, unibertsitate horretan kasuan kasuko Espainiako titulua lortzeko osatu behar diren ikasketak osorik ematen badira. Horrelakoetan, ez da beharrezkoa aldez aurretik jakitun jartzea Titulu, Baliozkotze eta Homologazioen Zuzendariordetza Nagusia.
  2. Eskariarekin batera honakoak aurkeztu behar dira: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak emandako erabakia jakinarazteko xedez bidalitako idatziaren kopia (homologaziorako proba egitea xedatzen duen erabakiarena), eta pasaportearen edo NANaren kopia.
  3. Titulua homologatzeko probak urtean birritan egiten dira: otsailean eta ekainean. Datak kasuan-kasuan, eta garaiz, jakinaraziko dira.
  4. Eskariak egiteko epeak, berriz, honakoak dira: otsaileko probarako, irailaren 1etik 10era bitartean; ekainekorako, otsailaren 1etik 10era.
  5. Eskaria behin onartuta, matrikula egin beharko da horretarako zehaztutako epean. Matrikularik egin ezean, uko egin dela ulertuko da.
  6. Proban lortutako kalifikazioa probak behin bukatuta argitaratuko dira, eta emaitza "gai" edo "ez gai" izango da.

Atzerriko Unibertsitatean egindako ikasketak baliozkotzeko era

Atzerrian egindako goi mailako ikasketak baliozkotzeko, Unibertsitateko Irakaskuntza Koordinatzeko Kontseiluak zehaztutako irizpideak bete beharko dira, eta ezin izango da egon errege dekretuen arabera baztertua izateko egoeraren batean. Kontseiluak honako legedian oinarrituta zehazten ditu irizpideak: 6/2001 Lege Organikoa, 36.1 artikulua; Unibertsitate Erreformari buruzko 86/1987 Errege Dekretua; urtarrilaren 21eko 69/2000 Errege Dekretua; otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretua; eta abuztuaren 27ko 1830/2004 Errege Dekretua.

Gure fakultatean matrikula egin nahi izanez gero, kasuan kasuko herrialdean hasitako ikasketen "baliokide" diren ikasketetarako egin ahal izango da eskaria (baliokidetzat hartuko dira, baldin eta jatorrizko titulu ofizialaren izena eta hemen egin nahi diren ikasketena berdina edo antzekoa badira). Bestalde, atzerrian egindako irakasgaiak baliozkotu ahal izateko, edukia eta eskola-zama hemengoen parekoa izan behar da eta horrez gain, indarreko arautegian zehaztutakoa bete beharko da.

  1. Ikasketa berdinetara bideratuta egonda, atzerrian hasi baina AMAITU GABEKO ikasketak
  2. Ikasketak AMAITUTA izanda Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak titulua homologatzea onartu ez duen arren berariaz adierazi duenean ikasketen zati bat baliozkotzeko aukera dagoela, betiere, homologazioa ukatzeko arrazoia ez bada otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuko 5. artikuluan adierazitakoren bat.

Ikasleak bi aukera ditu: bata, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan eskaria egitea bere titulua Espainiako unibertsitate-titulu ofizial batekin baliozkotzeko; bestea, ikasketen zati bat baliozkotzeko egitea eskaria. Edozelan ere, kontuan izan behar da ezin direla eskari biak aldi berean egin.

Atzerrian ikasketak eginda dituzten ikasleak - gure fakultatean matrikula egiteko aurkeztu beharreko agiriak

  1. Pasaportearen, nortasun txartelaren edo egoiliar txartelaren fotokopia.
  2. Ikasketen espediente ofizialaren ziurtagiria, honakoak adierazita:
    • Ikasketen izena, eta jasota ageri behar da ikasketak ofizialak eta unibertsitate mailakoak diren edo ez.
    • Gainditutako irakasgaien kalifikazioa
    • Kasuan kasuko herrialdean unibertsitateko kalifikazioetarako erabiltzen duten sistema edo eskala. Nahitaez agertu behar da adierazita zein den irakasgaia gainditzeko batez besteko nota edo zein puntuaziotan edo puntuazio tartetan dagoen oinarrituta kalifikazioa.
    • Irakasgaiaren iraupena (urte osokoa, seihilekoa edo lauhilekoa), honakoak adierazita: astean hartutako teoriako ordu-kopurua, praktiketakoa edo antzekoak.
  3. Gainditutako irakasgaien programa (edukia), jatorrizko unibertsitateak zigilatua.
  4. Titulua lortzeko ikasketa plana edo gaien taula, bertan zehaztuta irakasgaia urte osokoa, seihilekoa edo lauhilekoa den.
  5. Zinpeko aitorpena adierazteko ez dela eskabiderik egin titulua homologatzeko Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan (titulua duten ikasleen kasuan) edo eskaera ez onartuaren kopia.

    AGIRI GUZTIAK OFIZIALAK IZAN BEHAR DIRA (ESKUDUN AGINTARIAK EMANDAKOAK ETA BIDE DIPLOMATIKOTIK LEGEZTATUAK) ETA ITZULITA EGON BEHAR DIRA. ITZULPENA ESPAINIAKO ESTATUAK BAIMENDUTAKO ITZULTZAILE OFIZIAL BATEK EGINDAKOA IZAN BEHAR DA.