Enpresetarako eta praktiketako beste helmuga batzuetarako informazioa

Enpresetarako eta praktiketako beste helmuga batzuetarako informazioa

Curriculumetik kanpoko praktikak UPV/EHUko ikasleen hezkuntza lankidetzarako hitzarmenaren barruan egiten dira. Egonaldi hauek ez dira nahitaezkoak titulazioen ikasketa planetan eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanotzatik koordinatzen dira zuzenean, PRAKTIGES izeneko aplikazio informatikoaren bidez (borondatezko praktikak).

https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/praktiken-kuedaketa-informazioa

Esteka honetan aurkituko duzu aplikazioaren erabilera eskuliburua.

https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/praktiges-eskuliburuak

Enpresa/erakunde batek hezkuntzarako lankidetza programan parte hartu nahi badu, urrats hauek eman behar ditu:

Enpresa berrien erregistroa

  1. Web orriaren behealdean dagoen "enpresa berria erregistratu" izeneko fitxan, enpresaren IFZ sartu eta eskatutako datuak bete ondoren, aplikaziora sartzea eska daiteke.
  2. Enpresa bati alta emateko gidan  kontsulta daitezke balidazioa eskatzeko jarraibideak.
  3. Itxaron ikastegiko praktiken kudeaketaren arduradunek enpresaren alta baliozkotu arte.
  4. Enpresa baliozkotu ondoren, enpresak mezu elektroniko bat jasoko du aplikaziora sartzeko aukera emango dioten pasahitzekin.
  5. Ikastegiak prozedura errazago bat atondu du alta eskuratu ahal izateko. Horretarako, mezu elektroniko bat besterik ez zaio bidali behar ikastegiko praktika arduradunari (P.P.A.) gkz.praktikak@ehu.eus helbide elektronikora eta praktika eskaintza atxikitako galdetegian (pdf) behar bezala jasota.

Praktika egiteko eskaintza

Enpresa baliozkotu ondoren, praktikak eskaini ahal izango ditu (GAUR aplikazioan praktiken eskaintza egiteko gida).

  1. Praktikaren eskaintza egitea. Hurrengo web orriaren behealdean dagoen "Sartu GAUR plataforma" erlaitzean.
  2. Praktikaren eskaintzan zehaztu beharko dira praktikaren ordutegia, iraupena, funtzioak eta zereginak, bai eta ikasleak enpresan izango duen instruktorearen datuak ere.
  3. Itxaron  ikastegiak praktikaren eskaintza baliozkotu arte; une horretan, enpresak berrespen mezu elektroniko bat jasoko du.
  4. Praktika baliozkotu ondoren, interesa duten ikasleek izena eman ahal izango dute.
  5. Enpresak GAUR aplikazioan ikusi ahal izango du izena eman duten pertsonen curriculuma eta egokien deritzona aukeratuko.
  6. Hautatutako pertsonak mezu elektroniko bat jasoko du, praktika esleitu zaiola jakinarazteko.

"Adostutako" praktika bat bidali

Enpresak aurrez hautatutako pertsonaren bat badu, gainerako ikasleek ezin izango dute eskaintza aplikazioan ikusi, eta praktikaren eskaintza egitean, "Adostutako praktika" laukia markatu beharko da eta adierazi beharko dira praktikarako proposatutako ikasle hautatuaren NANa, jaiotze data eta zer titulaziotan dagoen matrikulatuta.

Enpresako instruktorearen azken txostena

Praktika amaituta, hitzarmenean instruktore izendatutako pertsonak ebaluazio txostena bete behar du GAUR plataforman eta hori egin ezean, ezin izango zaizkie kredituak aitortu ikasleei.

Praktikaldia amaitu ondoren, postara abisu bat iritsiko zaizu (alta emateko erabili zenuen helbidera) GAUR-era sartzeko eta praktikak ebaluatzeko. Instruktorearen eskuliburua.

Enpresako instruktoreak eskubidea izango du bere lankidetza jarduera aitor dakion, venia docendi alegia. Dagokion ziurtagiria beharrezkoa dela iritziz gero, GAUR bidez eska daiteke.