Irakasleak
Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak arautzen dituen araudiaren arabera, tutore esaten zaie erakunde laguntzaile batean kanpoko praktika akademikoak egiten dituen ikaslearen jarraipenaz eta laguntzaz arduratzen diren irakasleei eta ikertzaileei. Praktiketako ikasle bakoitzak irakasle bat izan beharko du esleituta.
Prozedura
- Praktiketako ikasleak izendatzen ditu tutoreak. Batzuetan, ez beti, ikasleak bere erabakiaren berri ematen irakasleari praktika hasi aurretik. Beste batzuetan, zuzenean jakinarazten dio praktiken programaren arduradunari (PPA).
- Praktika esleitu ondoren, tutoreak mezu bat jasoko du GAUR bidez zein ikasle turorizatuko duen jakinarazteko.
- Praktikak tutorizatzen dituen fakultateko irakasleak praktiken programaren arduradunari honako datu hauek eska diezazkioke: praktikak egingo diren enpresako intruktorearen izena, abizenak eta harremanetarako datuak. Datu horiek garrantzitsuak dira praktiken prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
- Kanpoko praktika akademikoen tutoretzak betebehar hauek ditu:
- Praktiken jarraipen eraginkorra egitea eta prestakuntza-proiektua behar bezala garatzen dela zaintzea, praktikak egiteko ordutegia ikaslearen betebehar akademikoekin, prestakuntzakoekin, ordezkaritzakoekin eta parte-hartzearekin bateragarria dela bermatuz.
- Fakultateko praktiken arduradunari gorabeheren berri ematea.
- Tutore gisa jardutearen ondorioz ezagutzen duen edozein informazio isilpean gordetzea.
- Desgaitasuna duten ikasleek praktikak aukera-berdintasunean, diskriminaziorik ezan eta irisgarritasun unibertsalean egiten dituztela ziurtatzeko beharrezkoak diren laguntza-baliabideak behar bezala eskuragarri daudela gainbegiratzea, eta, hala badagokio, eskatzea.
- Egindako praktikak ebaluatzea (behin praktikak amaituta, tutoreak GAUR bidez jakinarazpen bat jasoko du, tutoretza egin duen ikaslearen ebaluazio-lana egin behar duela jakinarazteko).
Aintzatespen akademikoa
Praktiken tutoreak eskubidea du bere jarduera akademikoa aitortzeko, dagokion unibertsitate-araudian aurreikusitakoaren arabera. Horrela, tutoretzapeko praktikak amaitu ondoren, eta betiere GAUR plataformaren bidez horien ebaluazioa bete bada, irakasleak jarduera hori aitortuta ikusiko du bi ikasturte igaro ondoren.
Gainera, beharrezkotzat jotzen baduzu, dagokion ziurtagiria eska dezake GAUR bidez (orduak eta tutoretzapeko pertsonak guztira). Fakultateko praktika-programaren arduradunak sinatuko du ziurtagiria.
Praktiken jarraipena eta ebaluazioa egiteko eskuliburua
UPV/EHUk aplikazio informatikoak ditu praktiken programen kudeaketa online egin ahal izateko. Borondatezko praktikak kudeatzeko GAUR sisteman integratuta dagoen PRAKTIGES izeneko aplikazio informatikoa du.
Praktika gehienak ONLINE kudeatzen diren arren, badira bide hori jarraitzen ez dutenak, eta kasu horietan praktiken kudeaketa zuzenean Fakultateko praktiken arduradunak egiten du.