Breadcrumb

Eduki publikatzailea

III Martxa Lila. 3kmko berdintasunerako martxa

Irudia

Aurten ere Martxa Lila antolatu dugu Leioan, emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko.


Martxoaren 9an Leioako Campusen inguruan 3kilometroko ibilbidea egingo dugu.

III Martxa Lila hau Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak bultzatuko dugu baina ezin dugu ahaztu aurreko urteetan Bilboko Irakasleen Eskolako lankideei esker antolatu zela. 2018an Martxa antolatzeko erreleboa hartuko du beste batek, horrela, borondatez, zentro guztien parte hartzea lortuko dugu.