Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mila ikaslek baino gehiagok eman dute izena aurre-matrikulan

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/08

2016-2017 ikasturtean gure Fakultatean ikasteko izena eman duten ikasle kopuruak %4,4ko igoera izan du, aurreko ikasturtearekin alderatuta. Guztira, 1.005 gaztek aukeratu dute gure graduetako bat lehen aukera moduan: 314k Ikus-entzunezko Komunikazioa, 297k Kazetaritza, 235ek Publizitatea eta Harreman Publikoak, 112k Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa, eta 47k Soziologia.

Unibertsitatera sartzeko probetako azterketa gaindituz gero, ikasleek izena emateko eskaria berretsi beharko dute, uztailaren 12tik aurrera matrikula egin ahal izateko.

UPV/EHU osoan aurre-matrikula egin duten ikasle kopurua %0,59 igo da ikasturte honetan, aurrekoarekin alderatuta.