Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"EHU Talks" izeneko eztabaidagune berriaren aurkezpena

"EHU Talks" eztabaidagunea Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean abian jarri den ekimen berria da. Eztabaidagune honen helburu nagusia honako hauxe da: interesa duten Fakultateko kide orori aukera ematea, ingeles hizkuntzaren erabilera aktibo eta pasiboa sustatzeko. Horretarako, aditu desberdinek ingelesezko hitzaldiak emango dituzte, gure Fakultatean ematen diren irakasgaiekin lotura duten eta interes handia duten gaiei buruzkoak hain zuzen ere.

Eztabaidagune honen ekimen berria izenburu hauxe duen hitzaldia izango da: "The Congo and Decolonization: From Belgian Empire to Cold War Crisis". Hizlaria: Dr. Matthew G. Stanard irakaslea. Historia Garaikidea irakasten du Berry College-en (Georgia, AEB).

Eguna eta ordua: Apirilaren 4a, asteartea, eguerdiko 12etan.
Lekua: Gizarte eta Komunikazioaren Zientzien Fakultateko Auditoriumean.

Koordinatzailea: Ludger Mees