Breadcrumb

Fabrikazio Laborategi Birtuala

Laboratorio Virtual de Fabricación

Fabrikazioko Laborategi Birtuala

ZER DA FLB?

Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren barruan sinergiak sortzeko lan ingurunea da Fabrikazioko Laborategi Birtuala.

Ikastegian hainbat estamentutako langileak aritzen dira (irakasle eta ikertzaileak, AZPkoak, ikasleak) eta, aldi berean, askotariko esparruetan trebatutakoak. Hortaz, diziplina aniztasuna berezkoa da eskolan.

Ikastegian dagoen ekipamendua ikastegiaren, sailen eta ikertaldeen jabetzapekoa da.

Proba pilotu honen bidez, lortu nahi da, eskolako kideek, zein bere borondateaz eta modu altruistan, baldin eta fabrikazio digitalean eta 4.0 industrian arituak badira, horretara bideratutako zerbitzua eskain dezaten, beren jakintza zabalduz eta, aldi berean, FLB bultzatuz. Era honetako ekimenei esker, garrantzitsu edo eskuragaitz izan daitekeen ekipamendu hau kolektibo guztien eskura jarriko da.

Beraz, balioan jarri nahi da eskura ditugun teknologia eta ekipamendua, ahalik eta onuradun gehienengana iritsiz, eta ekipamendu teknologikoari behar bezalako erabilera emanik, urte gutxiren buruan zaharkituta geratu baino lehen.

FLBak piezak digitalizatzeko eta 3D inprimatzeko zerbitzuak izango ditu, pixkanaka garatuko direnak.