Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Azken urteko ikasle bazara ¡Adi!

Irudia

UPV/EHUn gradu-ikasketak amaitzear zaudenez, Unibertsitateko Biblioteka zuregana zuzentzen da, onena opa dizularik, bai azterketetan, bai hastear zauden bide profesional berrian.

Halaber, maileguan utzitako liburuez hitz egin nahi dizugu. Azken urteotan, Bibliotekako liburuak maileguan erabili ahal izan dituzu, ikasteko, azterketak eta lanak prestatzeko eta baita gozatzeko ere.

Zuk liburu horiek erabili ahal izan dituzu Unibertsitateak inbertsio handia egiten duelako zure eskura jartzeko, baina baita lehenago maileguan hartu zituztenek bueltatu zituztelako ere.

Horregatik, bide berri bati ekin behar diozunean, zamarik gabe egiteko eskatu nahi dizugu, eta, oraindik egin ez baduzu, Unibertsitateko egonaldia amaitzean, maileguan dituzun liburu guztiak Bibliotekara itzultzeko, beste pertsona batzuek erabiltzen jarrai dezaten.

Gradu-amaierako lana oraindik prestatzen ari bazara, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen bi informazio eman nahi dizkizugu:

  1. Bibliotekaren web orrian atal berezia dago, GrALa prestatzeko materialekin.
  2. Zure GrALaren prestakuntza irailaren 30a baino beranduago amaitzea aurreikusten baduzu, gogoratu egun horretan iraungiko dela zure kontua. Beraz, ezingo duzu libururik maileguan hartu, ezta bibliotekako baliabide elektronikoak erabili ere. Arazo hori konpontzeko, zure tutorearen gutun bat aurkez dezakezu Bibliotekan, GrALa prestatzen ari zarela azaltzeko. Oraindik matrikulatuta ez egon arren, zure erregistroa aktibatuko dugu. Deskarga dezakezu eredu bat.

Azkenik, gogorarazi nahi dizugu Unibertsitatearekin duzun harremana amaitu ondoren gure Biblioteketara etortzen jarrai dezakezula, eta bertan zure intereseko materialak kontsultatzen, herritar guztientzako zabalik bait daude. Gainera, Bibliotekako Katalogotik Sarbide Irekiko liburu eta aldizkari digitalak on line irakurtzen jarraitu ahal izango duzu, gure katalogoaren ezkerreko menuan dagoen “Eduki mota” iragazkian aukera hori hautatuz.