Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

Kanadako sistema federala: homogenotasunaren eta asimetriaren arteko tentsioa

Irudia

(hitzaldia gaztelaniaz izango da)
NOIZ: Azaroaren 2an, 11:00etan
NON: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorian
AURKEZLEA: Alberto López Basaguren, EHU/UPVko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna
HIZLARIA: Francisco J. ROMERO CARO
ANTOLATZAILEA: “Maila anitzeko Gobernantza eta Europako Zuzenbidea” Zientzia eta Teknologiako euskal sistemaren Ikerketa Taldea (IT1733-22). Zientzia Historiko-Juridikoetako eta Pentsamendu Politikoa Saileko Konstituzio Zuzenbideko arloa.


Francisco J. ROMERO CARO, UPV/EHUko doktorea da (2019), Kanadako sistema federala: integrazio-eredu bat? Quebeceko krisi sezesionista eta sistema federalaren bilakaera izenburuko tesiarekin. Tesiak Deszentralizazio politiko eta lurraldekoari buruzko ikerketa-lanerako Giménez Abad XVII. Saria (2020) jaso zuen, eta Fundazio berberak argitaratu zuen (2020, 543 orrialde).
Hizlaria doktore-aurreko eta ondoko ikertzaile izan da EHU/UPVn eta Institute for Comparative Federalism (EURAC Research, Bolzano/Bozen, Italia) erakundean Senior Researcher Ikerketa proiektu honekin: DATE - Diversity accomodation through Territorial Equalization, Bolzanoko Probintzaiak finantziatuta Europako Komisioaren Seal of Excellence zigilua eskuratu ondoren.