Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Aurkezpena

Master Egunak 2022: On line eta presentziala. 100 master aurkezpen baino gehiago

Irudia

Ikasle hori,

Martxoaren 23 eta 24an, Master Egunak egingo dira. Jardunaldi horietan, UPV/EHUko masterretako arduradunek 100 unibertsitate master eta berezko 30 master baino gehiago aurkeztuko dizkigute. Hurbil zaitez edo konektatu, eta aukeraz baliatu zure zalantzak argitzeko.

Aurkezpen guztiak, 15 minutukoak, online jarraitu ahal izango dira eta kasu gehienetan, nahi izanez gero, baita aurrez aurre ere.

Kontsultatu aurkezpen bakoitzaren eguna, ordutegia eta areto birtuala eta/edo fisikoaren esteka. 

Gonbita egiten dizuegu Master Egunak direlakoetara gerturatu eta informatzeko. Argi dago, zuen prestakuntza graduondoko batekin osatzeak zuen etorkizun profesionalean lagunduko dizue.