CV-Guillermo-Quindós

Guillermo Quindós Andrés

Curriculum vitae

Guillermo Quindós Andrés (Urioste-Ortuella, Bizkaia, 1960) Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen (1983) eta doktoregoa eskuratu zuen aparteko sariarekin (1987) Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean, Bilbon. Gaur egun, Mikrobiologiako katedraduna da Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean (2001az geroztik). CNEAIk bost ikerketa seiurteko eta transferentziako bat aitortu dizkio, eta UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak, berriz, ikerketa eta irakaskuntzako A2 tartea. Ebaluazio bikaina jaso du Docentiaz programan.

Candidiasis y otras infecciones humanas asociadas a biopelículas microbianas (IT 990-16) Euskal Unibertsitate Sistemaren A motako ikertalde finkatua zuzentzen du. Berrogeitik gora lehia bidezko ikerketa proiektuetan eta enpresa edo erakundeekiko kontratuetan parte hartu du. 22 doktorego tesi zuzendu ditu, eta 200 zientzia artikulu, kapitulu eta liburu baino gehiago argitaratu ditu Mikrobiologia Medikoaren eta Gaixotasun Infekziosoen arloetan. Revista Iberoamericana de Micología aldizkariko zuzendaria da, eta Frontiers in Microbiology-Infectious Diseases aldizkariko argitaratzaile elkartua. Jakintzaren dibulgazioari dagokionez, Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol saioaren Mundo Micro sekzioko kolaboratzailea da, eta testuak idazten ditu Mikrobios-en (Ehusfera), Mikrosphera-n (SciLogs, Ikerketa eta Zientzia) eta The Conversation-en.

Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologiako Sailaren eta bertako doktorego programaren zuzendaria izan da (2017-2021). Postdoctoral Research Fellow izan da, Central Public Health Laboratory-n (Londres, 1988-1989). Ebaluatzaile gisa ere parte hartu izan du ANECAren eta ANEPen hainbat programatan. UPV/EHUko Animalien Esperimentazioari buruzko Etika Batzordeko kidea izan da (2009-2015).

Sare sozialetan ere topa dezakegu, hala nola Twitter, FaceBook eta Instagram.