Matrikula 2023-24

2023-24ko matrikula egiteko informazioa

1.- Gizarte Langintza Gradua, LH-GBetako Gradua eta Negozioen Kudeaketako eta LH eta GB Gradu Bikoitza

Lehenengo maila

Graduko eta lehen mailako gradu bikoitzeko matrikula honela egin ahal izango da:

Goi mailako kurtsoak

2.- GrALaren matrikula 4. mailan (LH-GB etako gradua) eta GrALaren matrikula 5.maila (Gradu Bikoitza)

IKASLEAK BERAK AUKERATUKO DU GRALaren GAIA UZTAILEKO AUTOMATRIKULAN.
► Laguntza-eskuliburua  (eskuratzeko klikatu hemen)

Gaiaren esleipena eta GRALeko tutorea

GRAL bat esleitzeko baldintza da ikasgai guztietan matrikulatu izana gradua amaitzeko, GRAL barne.

Matrikula-prozesuan (GAUR), ikasleek beren GRALeko gaia aukeratuko dute, Fakultateak eskainitako gaietan oinarrituta.

Aparteko esleipenak egingo dira urrian ikasketei berriro ekiten dieten ikasleentzat, aurreko ikasturtean GRAL gainditu ez dutenentzat edo defendatu ez dutenentzat, lekualdatzeak eskatu dituztenentzat eta uko egin dutenentzat.

NEGOZIOEN KUDEAKETAKO + LAN HARREMAN ETA GIZA BALIABIDEETAKO GRADU BIKOITZEKO IKASLEEK bi GRALetan matrikulatu beharko dute, eta horietako bakoitzerako gaia eta tutorea aukeratu.

GARRANTZITSUA: Prozesua automatrikulan egin ondoren, ikasleak esleipen hori GAUR/TFG/ESLEIPENETAN behar bezala egin den egiaztatu beharko du.

Fakultateko gaien eskaintza (2023-2024)