Breadcrumb

Tutorekidetzan egindako tesiak gordailuan utzi eta defentsa egiteko prozedura

Tutorekidetzan egindako tesiak gordailuan utzi eta defentsa egiteko prozedura

Defentsa beste unibertsitatean egiten bada

Lehen tramitazioa (UPV/EHUn onartzea)

Doktoregaia atxikita dagoen sailak beherago zerrendatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dizkio Graduondoko Batzordeari. Web orrian eskura daitezke dokumentu guztiak.

  • Tesia formatu digitalean.
  • Tesi zuzendariaren baimena (9. eranskina).
  • Doktorego programako Batzorde Akademikoaren baimena (11. eranskina).
  • Sailaren baimena (12. eranskina).
  • Epaimahaia osatzeko proposamena, sailak onartua (14-15. eranskina).
  • Tesia nazioartekoa bada, hauek ere aurkeztu beharko dira: nazioarteko doktore aipamenerako eskaria (19. eranskina) eta atzerriko adituen iritzi.

Dokumentazioa behin jasota, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak aztertuko du eta bere erabakia jakinaraziko die sailari eta doktoregaiari, doktoregaiak kudea dezan UPV/EHUk onartutako epaimahai proposamena defentsa egingo duen unibertsitatean.

UPV/EHUn aurkez daitezke defentsako unibertsitatean aurkeztutako iritzi kritiko berberak nazioarteko doktore aipamena lortzeari begira, baldin eta UPV/EHUko arautegian zehaztutako irizpideak betetzen badituzte.

Tesia gordailuan uztea

Defentsa egingo den unibertsitateko arautegian zehazten den moduan egin beharko da.

Defentsa

Defentsa egingo den unibertsitatearen arautegian eta estatu espainiarreko eta UPV/EHUko arautegietan [1] eskatzen den dokumentazioa aurkezteaz gain, doktoregaiak dokumentu hauek eraman beharko ditu defentsaren egunerako, beste unibertsitatean eskatzen zaizkionez gainera:

  • Cum laude aipamenerako gutun azalak.
  • Sari Berezirako gutun azalak [2].
  • Doktore graduaren akta (bi kopia).
  • Epaimahaikideen txostenak.

Defentsaren ostean UPV/EHUn aurkeztu beharreko dokumentuak

  • Cum lauderako gutun azalak (hala badagokio).
  • Sari berezia eskatzeko gutun azalak (hala badagokio)

Eta horrekin batera:

  • Doktorego tesia argitaratzeko baimena.
  • Tesiaren laburpena.
  • Doktore graduaren akta. (bi kopia).
  • Epaimahaikideen txostenak.

 

[1] UPV/EHUko kalifikazio sistema: defentsaren ostean, epaimahaiak kalifikazioa emango dio tesiari honako eskala honen arabera: «ez gai», «gai», «oso ongi» eta «bikain». Epaimahaiak «bikain» kalifikazioa ematen badio aho batez, cum laude aipamena ematea ere proposatu ahal izango du. Horretarako, bozketa sekretua egingo du cum laude aipamenerako gutun azalak erabiliz. Gero, tesia Doktoregoko Sari Berezira aurkeztea ere proposatu ahal izango du (horretarako deialdia egiten denean aurkeztea, alegia) eta hori ere modu sekretuan bozkatuko du, Sari Berezirako gutun azalak erabiliz. Horretarako, UPV/EHUko webgunean dauden dokumentuak bete beharko dira eta epaimahaiko idazkariak bidali beharko ditu, bakoitza gutun azal itxi batean eta berak atzealdean sinatuta.

[2] UPV/EHUk eskatzen dituen inprimaki guztiak web orri honetan eskura daitezke.

Defentsa UPV/EHUn egiten bada

Lehen tramitazioa

UPV/EHUko arautegian zehazten den moduan.

Tesia UPV/EHUko gordailuan utzi baino lehen, beste unibertsitateak ontzat jo beharko du epaimahaia.

Tesia gordailuan uztea

UPV/EHUko arautegian zehazten den moduan.

Defentsa

Dokumentazioa Master eta Doktoregoen Atalean behin jasota, honako dokumentu hauek bidaliko dira beste unibertsitatera:

  • Epaimahaikideen txostenak.
  • Cum laude aipamenerako gutun azalak.
  • Sari berezirako gutun azalak.
  • Tesiak zuzenketarik behar ez izatearen gutuna (Master eta Doktoregoen Atalak prestatzen du).
  • Doktore graduaren akta (bi kopia).

Doktoregaiak jakin beharko du hitzarmeneko beste unibertsitateak beste dokumenturik eskatzen duen, aipatutako dokumentuekin batera bidali ahal izateko.

Dokumentazioa doktoregaiak bidal dezake, edo, beste unibertsitateko harremanetarako pertsonaren helbidea ematen bazaio, Master eta Doktoregoen Atalak.