Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

PROTOCOLO-DEFENSA-TESIS

Tesiak defendatzeko protokoloa

Tesiak defendatzea aurrez aurre egiten den ekintza publikoa da. Defentsa ekintzari buruzko informazioa graduondoko ikasketen webgunean argitaratzen da.

Honako hau da jarraitu beharreko prozedura defentsa egintza burutzeko:

Epaimahaiko idazkariak UPV/EHUko Graduondoko Batzordera bidali beharko du defentsaren eguna, lekua eta ordua, defentsa egin baino gutxienez bi egun lehenago.

Komunikazio hori egiteko, helburu horretarako dagoen eredua erabili beharko da. Bete eta sinatu ondoren, doktorego@ehu.eus helbidera bidali beharko da.

Honako hauek dira defentsa egintzan bete beharreko inprimakiak (dokumentu horiek guztiak aurreko paragrafoan adierazitako webgunean eskura daitezke):

  • Epaimahaiko kide bakoitzaren azken txostena
  • Cum laude bozketa (kalifikazioa aho batez bikaina denean beste inoiz ez)
  • Ezohiko sarirako bozketa (kalifikazioa aho batez bikaina denean beste inoiz ez)
  • Graduko akta.
  • Doktore tesia UPV/EHUren gordailu instituzionalean (ADDI) argitaratzeko erabakia.

Epaimahaiak kalifikazio bat emango dio tesiari, BIKAIN, OSO ONGI, NAHIKO edo EZ GAI jarriz. Horretarako, gradu akta beteko da eta epaimahaiko kide guztiek eta tesia defendatuko duen pertsonak sinatuko dute. Dokumentu horretan kalifikazioa eta defentsa hizkuntza jaso beharko dira. Hizkuntza bat baino gehiago erabili bada, hizkuntza bakoitzean tesia zer ehunekotan defendatu den zehaztuko da.

Halaber, epaimahaiko kide bakoitzak tesia baloratzeko azken txostena bete eta sinatu behar du.

Horrez gain, lortutako kalifikazioa AHO BATEZKO BIKAINA bada, epaimahaikideek isilpeko bozketa bat egingo dute eta adieraziko dute bertan, beren ustez, tesiak CUM LAUDE aipamena duen, bai eta APARTEKO SARIA eskatzeko aukera ere. Bozketa horretarako, idazkariak boto paperak eta bi gutun azal emango dizkio epaimahaiko kide bakoitzari. Epaimahaikideek BAI edo EZ laukitxoak markatuko dituzte boto paper bakoitzean eta gero zein bere gutun azalean sartu eta itxi egingo dituzte. Gutun-azal horiek idazkariari emango zaizkio eta berak gutun azal bakoitza sinatu eta ireki gabe bidaliko ditu UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen Zerbitzura, boto zenbaketa egin dezan, defentsako gainerako dokumentazioarekin batera: gradu akta, epaimahaiko kide bakoitzaren azken txostena eta tesia ADDIn argitaratzeko dokumentua.

Cum Laude Aipamena lortzeko eta Sari Berezia eskatzeko aukera izateko, boto guztiak aldekoak izan behar dira.

Dokumentazioa Graduondoko Ikasketen Zerbitzura bidali beharko da, honako bide hauetakoren bat erabiliz:

  • Barneko postaz edo ohiko postaz, helbide honetara:
    Graduondoko Ikasketen Zerbitzua
    Ikasgelategiaren II. eraikina
    Sarriena Auzoa, z/g
    48940 Leioa
  • Aurrez aurre, adierazitako helbidean.
  • Posta elektronikoaz, doktorego@ehu.eus helbidera. Kasu horretan, epaimahaiko kide bakoitzak CUM LAUDE botorako eta aparteko sariaren botorako dokumentuak bidaliko ditu, zeinek bereak, bereizita, epaimahaiaren baitan bozketa sekretuan manten dadin.

Doktoregoko Irakaskuntzak Kudeatzeko arautegiaren 21. artikuluarekin bat etorrita, “Behar bezala justifikatutako egoeretan, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak baimena eman ahalko du epaimahaiko kide batek bideokonferentzia bidez parte har dezan, ekitaldian bertan egon beharrik gabe. Kasu horretan, defentsa ekitaldia UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak ezarriko duen prozedurara egokitu beharko da.” Epaimahaia oraindik izendatuta ez badago, epaimahaiko idazkariak edo tesi zuzendariak bidali beharko du doktorego@ehu.eus helbidera, parte hartze ez-presentziala egiteko eskaera, berori justifikatzen duten dokumentuekin batera. Graduondoko Batzordeak berariaz eman beharko du baimena.

Ordainketak

3 kideko epaimahaia

Defentsa ekitaldia Estatu mailakoa Nazioartekoa
Aurrez aurrekoa 900 € 1.500 €
Semipresentziala Onlineko
kideak
Parte
hartzea
Onlineko
kideak
Parte
hartzea
Aurrez
aurreko
kideak
400 € Aurrez
aurreko
kideak
Estatu
mailakoa
400 €
Nazioartekoa 700 €
Online Parte hartzea Parte hartzea

* Aurrez aurreko tesietarako ezarritako kopuruak ez dira inolaz ere gaindituko.

 

5 kideko epaimahaia

Defentsa ekitaldia Estatu mailakoa Nazioartekoa
Aurrez aurrekoa 1.000 € 1.700 €
Semipresentziala Onlineko
kideak
Parte
hartzea
Onlineko
kideak
Parte
hartzea
Aurrez
aurreko
kideak
400 € Aurrez
aurreko
kideak
Estatu
mailakoa
400 €
Nazioartekoa 700 €
Online Parte hartzea Parte hartzea

 Aurrez aurreko tesietarako ezarritako kopuruak ez dira inolaz ere gaindituko.