Breadcrumb

Atzerriko tituluen baliokidetasuna

intro-home

Atzerriko gradu eta masterreko tituluen homologazio edo baliokidetzarako eskariak Unibertsitateen Ministeriora zuzendu behar dira.

Atzerriko doktore tituluak doktore maila akademikoarekin baliokidetasun adierazpena ezartzeko eskariak interesdunak aukeratutako unibertsitatean aurkeztu beharko dira.

Eskaria UPV/EHUn

Eskaera inprimakia bete behar da. Eskaria erregistrotik aurkeztu behar da.

Dokumentazioa

Eskariarekin batera eskaera inprimakian adierazitako dokumentuak aurkeztu behar dira.

Hala iritziz gero, beste dokumentazio eskatu ahal izango da.

Dokumentuek bete beharreko baldintzak

Ofizialak izan beharko dira eta horretarako eskumena dukatzen agintariek emanak, kasuan kasuko herrialdeko antolamendu juridikoaren arabera. Halaber, behar diren kasuetan, jatorrizko agiriak behar bezala legeztatuta eta itzulita egon beharko dira.

Kopia erkatuei buruz. Ondoren adierazitako lekuetan egin ahal izango dira kopia erkatuak:

  • UPV/EHUren erregistroa
  • Espainiako Estatuaren enbaxada edo kontsulatuak
  • Espainia Estatuko notarioa