Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

PRACTICAS-DOCTORADO-Entidades

Doktorego praktikak eskaini nahi dituzten entitateak

UPV/EHUko ikasleen kanpoko praktika akademikoen arautegiak berariaz aurreikusten ditu kanpoko praktika akademikoak doktorego ikasketei lotuta. Praktikak doktoregoarekin lotutako eta enpresa edo erakunde hartzailearentzat interesgarriak diren jardueretara zuzenduta daude, esaterako: doktorego tesia egiteko beharrezkoak diren esperimentuak egitea ingurune batean; ikerketa kasuak egitea, zeinetan doktorego tesian egindako proposamen berritzaileak aplikatu; doktorego tesia egiteko beharrezkoak diren teknikak eta/edo tresnak ikastea eta praktikan jartzea. Praktika hauek unibertsitatean bertan edo erakunde laguntzaileetan egin daitezke, hala nola, nazioko eta nazioarteko enpresa, instituzio eta erakunde publiko eta pribatuetan.

Doktoregoko Ikasketen europar paradigma berrian doktoreak I+G+B sortu eta transferitzeko profesionaltzat jotzen dituzte. Helburua da prestakuntza maila hori lortzen dutenek funtsezko rola jokatzea berrikuntzan eta ikerketan diharduten erakunde publiko eta pribatu guztietan. Azpimarratu beharra dago ezen, doktoregai batek bere doktorego tesian erdietsitako emaitza baino harago, ikasketa horien xedea dela erronka handiei ekiteko gai diren eta goreneko gaitasun maila duten pertsonak prestatzea. Ildo horretatik, kanpoko praktikak egitea tresna bat da komunitate honen laneratzea ahalbidetzeko zuzen edo zeharka, enpresen lehiakortasuna handitzeko, eta unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanak indartzeko.

UPV/EHUko enpresa, erakunde edo antolakuntza unitate batek doktorego programako ikasleei praktikak eskaini nahi izanez gero, hitzarmena egin beharko du UPV/EHUko  programa horrekin, indarreko prozeduraren arabera (ikusi beherago), eta praktikak hasi baino astebete lehenago eman beharko zaio hasiera prozedura horri. Prozedura abian jarri aurretik, honako hau izan behar da kontuan:

UPV/EHUko antolakuntza unitatea (UPV/EHUn egingo diren praktiketarako baino ez, UPV/EHUren zentro mistoak eta nortasun juridikorik ez duten erakundeak): erakunde laguntzailea UPV/EHUko antolakuntza unitate bat bada, unitate horretako arduradunak, lehenik eta behin, praktiketako hitzarmenaren ezaugarriak adostu beharko ditu ikaslearen doktorego programako arduradunarekin. Behin ezaugarriak adostuta, UPV/EHUren antolakuntza unitate horren arduradunak UPV/EHUko antolakuntza unitate batean kanpoko praktika akademikoak egin aurreko baimen eskaera egin beharko du, bat etorrita indarrean dagoen UPV/EHUko IKASLEEN KANPOKOPRAKTIKA AKADEMIKOEN ARAUTEGIAREKIN (III. eranskina). Praktikak baimendu ondoren, praktika hitzarmena izapidetzeari ekin ahal izango zaio, ondoren zehazten den prozedurari jarraituta.

  1. Enpresak edo erakundeak praktikak eskaintzeko interesgarritzat jo duen doktorego programa identifikatu beharko du. Honetarako, enpresak UPV/EHUren unibertsitate doktorego programen eskaintza zabala kontsultatu ahal izango du eta doktorego programen arduradunekin harremanetan jarri, bertan adierazitako esteken bidez eta hitzarmen bat osatzeko adostu.

  2. Behin adostasuna lortuta, enpresak bere datuak helarazi beharko dizkio doktorego programaren arduradunari edo doktorego programaren praktiken arduradun izendatutako Batzorde Akademikoko kideari. Horretarako inprimaki hau bete behar da.
    Garrantzitsua:

    1. Erakunde laguntzailea UPV/EHUko antolakuntza unitatea bada, eskaerarekin batera III. eranskinaren kopia bat aurkeztu beharko da, beteta eta sinatuta.

    2. Erakunde laguntzailea UPV/EHUko antolakuntza unitate bat bada, praktikaren tutorea eta instruktorea ezin izango dira pertsona bera izan. Gomendatzen da praktikaren tutorea doktorego tesiaren zuzendaria izatea, eta instruktorea ikertaldeko irakasle bat.

    3. Ordaindutako praktika bat bada, finantzaketa (UPV/EHU, Eusko Jaurlaritza, Ministerioa …) duten doktoregaiek  ziurtatu beharko dute ez dutela inolako bateraezintasunik, eta, behar izanez gero, erakunde finantzatzaileari dagokion baimena eskatu. 

  3. Doktorego programaren arduradunak edo izendatutako kideak martxan jarriko du hitzarmena tramitatzeko prozedura.

  4. Ikaslearen ardura izango da enpresan batu beharreko sinadurak batzea.

Zalantzak edo kontsultak